Edukira joan

Sally Salminen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sally Salminen

(1941)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSally Alina Ingeborg Salminen
JaiotzaVårdö1906ko apirilaren 25a
Herrialdea Finlandia
 Danimarka  (1940 -
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaKopenhage1976ko uztailaren 18a (70 urte)
Hobiratze lekuaHolmen Cemetery (en) Itzuli
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm0758739 Edit the value on Wikidata

Sally Alina Ingeborg Salminen (Vårdö, Åland, Finlandia, 1906ko apirilaren 25aKopenhage, Danimarka, 1976ko uztailaren 18a),[1] geroago Salminen-Dührkop, nazioartean ezaguna den nobelagile finlandiarra izan zen, suedieraz idatzi zuena . Åland uharteetatik (Finlandia) etorria zen.[2] Literaturako Nobel sarirako izendatu zuten hiru aldiz.[3]

Hamabi neba-arreba ziren eta bera zortzigarrena zen. Txikitan, idazle bihurtzeko ideia zuen, baina bere burua pobreegitzat eta prestakuntzarik gabekotzat jotzen zuen idazle gisa arrakasta izateko. Sendotza hartu ondoren, herriko janari-dendan lan egin zuen, Stockholmera (Suedia) dontzeila lan egitera joan zen arte. Suedian egon zen bitartean, korrespondentzia bidezko ikastaroak egin zituen eta bere denbora libreanl iburuak irakurri zituen.[1]

1930ean, Sally eta haren ahizpa, Aili, New Yorkera joan ziren. Han zegoela, bere denbora librean idatzi egiten zuen, eta hantxe hasi zuen bere lehen nobela ezagunenaren, Katrina lanaren, eskuizkribua. Finlandiako Holger Schildts Förlag editore suediarrak 1936an idazketa-lehiaketa bat iragarri zuen, eta Salminenek eskuizkribua aurkeztu zuen. Irabazi egin zuen eta Katrina urte berean argitaratu zen. Nobelak, ezkondu ondoren Ålandera joan zen emakume ostrobotnia baten, Katrinaren, bizitza kontatzen du. Katrina nazioarteko arrakasta bihurtu zen, eta denborarekin hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli zen.[1]

Sally Salminen Johannes Dührkop daniar margolariarekin ezkondu zen 1940an, eta Danimarkara joan zen bizitzera. Salminenek idazle emankorra izaten jarraitu zuen, baina ez zen gai izan Katrina lehen nobelaren arrakasta errepikatzeko. Katrinaz gain, haren obra garrantzitsuenak Prins Efπ(1953) eta Vid Havet (1963) dira.[2]

Salminenen ahaide batzuk ere idazle nabarmenak izan ziren. Aili Nordgren (jaiotzez Salminen) (1908–1995) ahizpak hainbat liburu idatzi zituen. Runar Salminen neba txikiak (1912-1988) zenbait poesia-antologia kaleratu zituen, eta Uno Salminen neba nagusiak (1905-1991) fikziozko Erik Sundblom pertsonaiari buruzko trilogia liburua idatzi zuen.

Gainera, Aili Nordgren Ralf Nordgren (1936) eta Christina Remmerren (1941) semeak, Uno Salminenen alabak, hainbat liburu idatzi zituzten.[2]

  • Katrina (1936)
  • Den långa våren (1939)
  • Mariana (1940)
  • Plös sand (1941 å)
  • Lars Laurila (1943)
  • Nya land (1945)
  • Barndomens land (1948)
  • Smvärldar (1949)
  • Klyftan och stjärnan (1951)
  • Prins Efπ(1953)
  • Spår på jorden (1961)
  • Vid havet (1963)
  • Jerusalem (1970)
  • På färder i Israel (1971)

Autobiografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Upptäcktsresan (1966)
  • Min amerikanska saga (1968)
  • I Danmark (1972)
  • Världen öppnar sig (1974)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Sally Salminen > Poemas del Alma» www.poemas-del-alma.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  2. a b c «Sally Salminen > Información, Biografia, Archivo, Historia.» WIKIDAT (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  3. (Ingelesez) «Nomination%20archive» NobelPrize.org 2020-04-01 (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Sällskapet Salminens Vänner r.f., gaur egun desagertuta dagoen erakundea (suedieraz)
  • Ralf Nordgren, Aili Nordgren, Runar Salminen eta Sally Salminenen biografia laburrak (finlandieraz)