Salvador Sobral

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Salvador Sobral
Salvador Sobral RedCarpet Kyiv 2017.jpg
Bizitza
Izen osoa Salvador Vilar Braamcamp Sobral
Jaiotza Lisboa1989ko abenduaren  28a (29 urte)
Herrialdea  Portugal
Familia
Aita Salvador Luís Cabral Braamcamp Sobral
Ama Luísa Maria Cabral Posser Vilar
Ezkontidea(k) Jenna Thiam Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
portugesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria
Genero artistikoa jazza
rock alternatiboa
Musika instrumentua ahotsa
pianoa
IMDb nm3728988
salvadorsobralband.bandcamp.com/

Salvador Sobral (Lisboa, 1989ko abenduaren 28a - ) Portugalgo abeslari eta musikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lisboan jaio zen 1989ko abenduaren 28an. Luísa arreba zaharrena abeslari eta musikagilea du. 2009an, Ídolos telebista saioan parte hartu zuen, Pop Idol telebista saioaren portugaldar moldaeran, eta zazpigarren postuan amaitu zuen. Bertan Stevie Wonder, Leonard Cohen eta Rui Velosoren abestien bertsioak egin zituen.

Aldi berean, Psikologia ikasten ari zen. Erasmus beka baten bidez, Palma Mallorcakora joan zen: ikasketak utzi eta kantatzeari ekin zion uharteko tabernetan. 2010ean Bartzelonara joan zen, Taller de Músics-en ikastera, eta bertan lizentziatu zen.

Batez ere jazz musika egiten du, Chet Bakerren estiloan, bossa nova, Chico Buarque eta Caetano Velosoren estiloan, eta Latinoamerikako erritmoak lantzen ditu. 2014an Noko Woi taldean hartu zuen parte, Venezuelako musikariz osaturiko taldean. 2016an Lisboara itzuli eta Júlio Resende piano-jotzailearekin batera Excuse Me diskoa kaleratu zuen.

2017an, Festival RTP da Canção irabazi zuen, Luísa arrebak ondutako "Amar pelos dois" kantarekin. Horri esker, 2017ko Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartu eta irabazi egin zuen: Portugalek lortutako lehen garaipena izan zen.