Salvador de Bahíaren hirigune historikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salvador de Bahíaren hirigune historikoa1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Salvador-CCBY-2.jpg

Etxe kolonialak.

Mota Kulturala
Irizpideak iv, vi
Erreferentzia 309
Kokalekua  Brasil
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibe
Koordenatuak 12° 58′ 00″ S, 38° 30′ 00″ W / 12.96667°S,38.50000°W / -12.96667; -38.50000Koordenatuak: 12° 58′ 00″ S, 38° 30′ 00″ W / 12.96667°S,38.50000°W / -12.96667; -38.50000
Izen ematea 1985 (IX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Salvador de Bahíaren hirigune historikoa Barsilgo Bahía estatuaren Salvador de Bahía hiriaren alde zaharra da. Auzoan garai kolonialaren eraikuntzak eta kaleak ikus daitezke. 1985tik Gizateriaren Ondarea da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salvador de Bahíaren hirigune historikoa barruti hauekin osatuta dago: Pelourinho, Katedrala eta Pilar. Sartzeko bidea Rua Chile kaletik da, Castro Alves plazan hasita Katedraleko plazan bukatzeko.

Hirigune historikoaren kokapena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria 1549an sortu zen, Tomé de Sousaren aginduz. Helburua Portugaldar Gobernuaren egoitza Brasilen izatea zen. Etsaien erasoetatik libre egoteko, haisera batean itsas labar batean egin zen. Lehengo kaleen trazaketa Luís Dias arkitekto portugaldarrari egotzi zaio. Ondoren, hiria itsaso aldera zabaldu zen, kostaldeko zerrenda estu bat betez. Horrela Behe Hiria edo Cidade Baixa sortu zen Goi Hiriaren edo Cidade Alta aldean. Bi zonalde hauen arteko komunikazio mendetan arazo bat izan da: bideak ireki ziren baina komunikazioa bakarrik Parafuso igoigaluaren eraiketarekin normaldu zen, 1872an.

Robert Smith historialariaren ustez eraikuntza monumentalaren fasea XVII. mendearen hasieran eman zen, Pizkudeko arkitekturatik Barroko arkitekturarako joera aldaketarekin. Garai horretan eliza, etxezahar eta monumentu nagusiak eraiki ziren: Carmoko eliza, Santa Teresa komentua, San Frantzizko eliza, Udaletxea, Río Branco jauregia...

XX. mendearekin hirigune historikoa dekadentzia fase batean sartu zen. 1938 eta 1945 artean Instituto do Patrimônio Histórico e Artístico Nacional (IPHAN) erakundeak eraikuntza desegoki baten bat bota zuen baina hori ez zen nahikoa izan degradazioa gera arazteko. Okerrerako prozesua 1960tik aurrera gogortu zen. Egoera horren buelta 1984an hasi zen; urte horretan IPHANek 80 hektarea bota zuen horrela, 1985an, Unescoren Gizateriaren Ondarearen kalifikazioa eskuratzeko. 1991an Pelourinho ingurua berreskuratzeko prozesuari ekin zioten, esaterako, aktibitate batzuk beste inguruetara eramanez.

Gaur egun Salvador de Bahíaren hirigune historikoak turismoa erakartzeko ezinbesteko zonalde monumentala da.

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Salbatzailearen katedrala, auzoko eraikuntza garrantzitsuenetariko bat.

Hirigune historikoan beste eraikinen artean hauek ikus daitezke:

Panoramika.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]