Sam Cooke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sam Cooke
Sam Cooke 2.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSamuel Cooke
JaiotzaClarksdale (Mississippi)1931ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaLos Angeles1964ko abenduaren 11 (33 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWendell Phillips Academy High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikaria, piano-jotzailea, kantugilea, egile abeslaria, gitarra-jotzailea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
InfluentziakSteve Perry eta James Baldwin
Izengoitia(k)Sam Cooke
Genero artistikoarhythm and bluesa
soula
gospel musika
Ahots motatenorra
Musika instrumentuaupright piano (en) Itzuli
ahotsa
DiskoetxeaSpecialty

IMDB: nm0177492 IBDB: 90815
Facebook: SamCooke MySpace: samcookesoul Spotify: 6hnWRPzGGKiapVX1UCdEAC Last fm: Sam+Cooke Musicbrainz: 6c8fd0be-d961-454c-aee0-4366a6dbc993 Songkick: 216784 Discogs: 295202 Allmusic: mn0000238115 Find a Grave: 1900 Deezer: 900 Edit the value on Wikidata

Samuel "Sam" Cooke (Clarksdale, Mississippi, AEB, 1931ko urtarrilaren 22a - Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1964 abenduaren 11a) estatubatuar musikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza baptistaren gospel zeremonia espiritualetan ibilitako kantaria zen. Horregatik bere 30 abesti irratietako hit bilakatu ziren 1957 eta 1964 artean[1].

Arraza segregazioarekin bukatzeko sortutako eskubide zibilen aldeko mugimendu sozialeko buruetatik gertu ibili zen eta afroamerikarrak liluratuzeko musika egiteaz; arrazazkoak eta erlijiosoak ziren abestiak egiteaz gain, pop sortzaile izatea zuen helburu zuen. Ondorioz, gospeletik soulera joan zen[1].

1950eko hamarkadaren hasieran, The Soul Stirrers gospel taldeko ahots izarra zen eta arauak hausteko Wonderful gospel generoko doinu klasikoa Lovable izenekoan bihurtu zuen, pop moldaketak eginda[1].

Julius June Cheeks kantaria ezaguna zuen, segregazio politikaren aurkakoa zena eta AEBetako Auzitegi Gorenak Brown vs Board of Education Of Topeka sententziarekin (1954) eskoletan beltzak eta zuriak bereiztea antikonstituzionala zela esan ostean, biek All Right Now grabatu zuten[1].

Berak sortzen zituen interpretatuko zituen kantuak eta diskoetxe propioa ere sortu zuen SAR Records izenekoa[1].

1963ko urriaren 8an, zurientzat bakarrik zen Louisianako (AEB) motel batean ostatu hartu nahi izan zuen taldekideekin batera baina atxilotu egin zituzten. Hori dela eta, A Change is Gonna Come abestia sortu zuen[1].

1964 abenduaren 11ean, tiroz hil zuen Los Angelesko (Kalifornia, AEB) motel bateko jabeak. Bertha Franklin Hacienda motelaren jabeak hil zuen, ustez eraso egin ziolakoan eta beranduago, abeslariak emakumezko gazte bat bortxatu zuela adierazi zuen[1].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Igor Susaeta, «Ahots miragarritik haratago», Berria, 2014-12-11