Samo Chalupka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Samo Chalupka
Samo chalupka.png
Bizitza
Jaiotza Horná Lehota1812ko otsailaren  27a
Herrialdea  Eslovakia
 Polonia
 Errusiar Inperioa
Talde etnikoa eslovakiarra
Heriotza Horná Lehota1883ko maiatzaren  19a (71 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak eslovakiera
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa
Samo Chalupka sig.png

Samo Chalupka (Horná Lehota, Brezno, 1812ko otsailaren 27a- 1883ko maiatzaren 19a) erromantizismoko poeta eslovakiar handia izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ján Chalupka komedia egilearen anaia txikia zen eta Bratislavako Lizeo Luterotarrean ikasi zuen. Han Eslovakiar Elkarte Literarioa sortu zuen. Ondoren, Vienan, bere ikasketa teologiko eta filosofikoak jarraitu zituen. 1830ean Polonia Errusiaren aurka altxatu zen eta idazleak, ikasketak utzita, poloniarren alde borrokatu zuen. 1831ean zauritua izan zen eta Bratislavara itzuli zen. Behin bere jaioterrian, predikatzaile lanari ekin zion. Halaber, ekintza politikoari ekin zion eta poesia idazteari. Lehenengo poema-bildumak 1845koak dira; horietan, Ján Kollárren ideologia paneslavista jarraituz, bere herriaren egoera politikoa eta soziala ondo asko ikus daiteke. Ľudovít Štúr idazlearen jarraitzailea eta Štúrovci taldearen partaidea izan zen. Štúr, Andrej Sládkovič, Janko Kráľ eta Ján Bottorekin batera, erromantizismoaren jarraitzaileak eta Eslovakiako pizkunde nazionalaren bultzatzaileak izan ziren.[1]

Poesiaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzaren ikuspuntutik lehenengo poemak txekieraz idatzi bazituen, laster eslovakiera hasi zen erabiltzen. Haren poesia bere herriko folklorean oinarritu zen, abestietan eta baladetan batez ere. 1860an, Bach-en gobernu absolutista erori ondoren, Boj pri Jelšave (Jelšavako gudua) poesia-bilduma plazaratu zuen eta, hiru urte beranduago, Turčín Poničan (Ponikingo turkiarra); biak ala biak abertzaletasunaren goraipamena ziren, horretarako turkiarren gainean lortutako garaipenak erabiliz. Mor ho! (Hil ezazu!),[2] 1864an zabaldua, poema laburra, eslovakiar literaturaren independentziaren aldeko lan garrantzitsuena bezala onartua dago; poemaren argumentoan eslovakiar herriaren sortzaileak eta Konstantino enperadorearen arteko eztabaida azaltzen da, zapalketa politikoarena gai nagusia izanik.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1829Repertorium dispositionum
  • 1834Koníku moj vraný
  • 1834Nářek slovenský
  • 1834Píseň vojenská
  • 1864Mor ho!
  • 1868Spevy:[3]
    • Likavský väzeň
    • Kráľohoľská
    • Branko
    • Kozák
    • Turčín Poničan
    • Boj pri Jelšave
    • Odboj Kupov
  • Vojenská
  • Juhoslovanom
  • Bolo i bude
  • Večer pod Tatrou
  • Při návratu do vlasti
  • Smutek
  • Toužba po vlasti
  • Má vlast
  • Turčín Poničan

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .
  2.    .
  3.    .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samo Chalupka Aldatu lotura Wikidatan