Hedy Lamarr
Hedy Lamarr | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Hedwig Eva Maria Kiesler |
Jaiotza | Viena, 1914ko azaroaren 9a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Talde etnikoa | judua |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Casselberry (Florida), 2000ko urtarrilaren 19a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: gaixotasun kardiobaskularra |
Familia | |
Aita | Emil Kiesler |
Ama | Gertrud Kiesler |
Ezkontidea(k) | Friedrich Mandl (en) ![]() Gene Markey (1939 - 1941) John Loder (en) ![]() Teddy Stauffer (1951 - 1952) W. Howard Lee (en) ![]() Lewis J. Boies (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, asmatzailea, autobiografialaria, gidoilaria, zinema aktorea, zinema ekoizlea, musikaria, modeloa eta animatzailea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
hedylamarr.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Hedy Lamarr, izen osoa Hedwig Eva Maria Kiesler (Viena, 1914ko azaroaren 9a - Casselberry, Florida, 2000ko urtarrilaren 19a), austriar aktorea eta asmatzailea izan zen.[1] 1941ean maiztasun-jauziaren bidezko espektro hedatuaren (FHSS) teknika bat patentatu zuen, George Antheil musikagilearekin batera, haririk gabeko telekomunikazioaren bidea ireki zuena.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hedwig Eva Maria Kiesler 1914ko azaroaren 14an jaio zen, Vienako familia judu batean. 16 urterekin ingeniaritza ikasten hasi zen, baina hiru urte geroago, 1933an, bertan behera utzi zituen ikasketak, Max Reinhardt zuzendari eta maisuaren eskutik antzerki munduan sartzeko. 1937an egin zuen lehen filma: Ecstasy, Gustav Machatý zinemagile txekiarrak zuzendua. Huraxe izan zen film komertzial batean emakume bat biluzik agertu zen lehen aldia; beste eszena batean, aktore gazteak orgasmo bat antzeztu zuen lehen planoan[2].
Fritz Mandl armagintza magnateak filma ikusi eta aktorearekin ezkonduko zela erabaki zuen. Esan eta egin. Ezkontza Kieslerren gurasoekin hitzartu zuen, emakumearen iritzia aintzat hartu gabe. Mandl ere judu jatorrikoa zen, baina armak saltzen zizkien Italiako faxistei eta Alemaniako naziei; gainera, Hitlerren eta, bereziki, Mussoliniren lagun pertsonala omen zen. Senarraren ondoan bizitakoak esklabotza-urteak izan ziren Kieslerrentzat: Mandl Ecstasy filmaren kopia guztiak suntsitzen saiatu zen, emaztea aktore-karrera uztera behartu eta ez zion etxetik irteten uzten berarekin batera ez bazen. Kieslerrek itxialdi hura ingeniaritza-ikasketekin jarraitzeko baliatu eta, senarraren bezero eta hornitzaileei adi-adi entzunda, asko ikasi zuen garaiko arma-teknologiari buruz[2].
1937an Parisera joan zen, senarrarengandik ihesi, eta Londresera ondoren. Han Louis B. Mayer ezagutu zuen, Metro Goldwyn Mayer estudioetako burua. Bitxiak saldu, eta ateratako diruarekin Atlantikoa zeharkatu zuen, Mayerren ontzi berean. Lehorreratzerako, zazpi urteko kontratua zeukan, baita izen berria ere: Hedy Lamarr[2].
Hogeita hamar filmetan lan egin zuen, hainbat zinemagilerekin batera: King Vidor, Cecil B. DeMille, Jacques Tourneur... Gainera, proiektu handi batzuk alde batera utzi zituen; esate batera, beraren ordez Ingrid Bergman aritu zen Casablanca (1942) eta Gaslight (1944) filmetan[2].
Bigarren Mundu Gerraren urteetan, bere erlijioak eta senar ohiaren alboan ikusitakoek bultzatuta, aliatuen aldeko lanari ekin zion. Casablanca estreinatu zen urte berean, Hedy Lamarrek komunikazio-sistema sekretu bat diseinatu eta patentatu zuen George Antheil konpositorearen laguntzaz.[3] Frekuentzien kommutazioan oinarritutako asmakizunari esker, torpedoak irrati bidez gidatu zitezkeen, etsaiek antzeman gabe[2].
Goizegi zen hala ere, eta Lamarren asmakizuna ezingo zen aplikatu harik eta sistema elektroniko berriek sistema mekaniko zaharrak ordezkatu arte. 1962an erabili zen lehenengoz Lamarren sistema, Kubako misilen krisian. Vietnameko Gerran ere erabili zuten, baina batez ere 1980ko hamarkadatik aurrera eta ingeniaritza zibilaren alorrean atera zioten etekina ideiari. Teknologia digitala hedatu ahala, frekuentzien kommutazioak WiFi datu-komunikazioa ezartzea ahalbidetu zuen, baita Bluetooth estandarra eta GPS sistema ere, beste batzuen artean.[2]
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Izenburua | Papera |
---|---|---|
1930 | Geld auf der Straße | Neska gaztea |
1931 | Die Blumenfrau von Lindenau | Idazkaria |
1931 | Die Koffer des Herrn O.F. | Helene |
1932 | Man braucht kein Geld | Käthe Brandt |
1933 | Ekstase | Eva Hermann |
1938 | Algiers | Gaby |
1939 | Lady of the Tropics | Manon deVargnes Carey |
1940 | I Take This Woman | Georgi Gragore Decker |
1940 | Boom Town | Karen Vanmeer |
1940 | Comrade X | Theodore |
1941 | Come Live With Me | Johnny Jones |
1941 | Ziegfeld Girl | Sandra Kolter |
1941 | H.M. Pulham, Esq. | Marvin Myles Ransome |
1942 | Tortilla Flat | Dolores Ramirez |
1942 | Crossroads | Lucienne Talbot |
1942 | White Cargo | Tondelayo |
1944 | The Heavenly Body | Vicky Whitley |
1944 | The Conspirators | Irene Von Mohr |
1944 | Experiment Perilous | Allida Bederaux |
1945 | Her Highness and the Bellboy | Princess Veronica |
1946 | The Strange Woman | Jenny Hager |
1947 | Dishonored Lady | Madeleine Damien |
1948 | Let's Live a Little | Dr. J.O. Loring |
1949 | Samson and Delilah | Delilah |
1950 | A Lady Without Passport | Marianne Lorress |
1950 | Copper Canyon | Lisa Roselle |
1951 | My Favorite Spy | Lily Dalbray |
1953 | The Lovers of Paris | |
1955 | Eternal Woman | |
1957 | The Story of Mankind | Joana Arc-ekoa |
1958 | The Female Animal | Vanessa Windsor |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Emakumea Zientzian: Zientziaren historian zehar emakumeak izan duen garrantziaren inguruko gida didaktikoa
- ↑ a b c d e f Nagore Irazustabarrena, «Hedy Lamarr, Wifiaren hazia erein zuen zine izarra», Argia, 2014-11-09, CC-BY-SA lizentzia
- ↑ Teso, Begoña Del. «Izar baten frekuentzia-jauzia» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Etxebeste Aduriz, Egoitz, Hedy Lamarr: itzalean asmatzaile, argitan izar, aldizkaria.elhuyar.eus