Samuel Usque
| Samuel Usque | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Lisboa, 1490 (egutegi gregorianoa) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | XVI. mendea ( urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | portugesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta historialaria |
Samuel Usque Portugalgo idazle judua izan zen. Bere biografiari buruz oso informazio gutxi dago. Ziur aski Lisboan jaio zen; handik, Inkisizioaren basakeriak zirela eta, ihesi eta Italiako Ferraran babesa hartu zuen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lan bakarra ezagutzen da: Consolação às Tribulações de Israel (1553). Liburu hori Abraham Usquek inprimatu zuen; Samuelen abizen bera bazuen, ez dago garbi haien arteko harremana zein zen. Consolação hitz lauz idatzitako herri juduen historia da; liburuan Lur Santura noizbait ailegatzeko itxaropena azaldu zuen Usquek. Lan hau prestatzeko iturri desberdinak erabili zituen: Biblia, idazle klasikoak, literatura erlijiosoa.
Nahiz eta oso ezaguna ez izan Portugalgo eta juduen literaturaren lan bikainenetariko bat da.
Aipatu behar da, bestetik, Abraham Usquek 1554an Bernardim Ribeiro idazlearen Menina e Moça liburu ospetsua ere argitaratu zuela.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cohen (1977). Usque’s Consolation for the Tribulations of Israel. Jewish Publication Society of America.
- Usque, Samuel (1989). Consolação ás Tribulações de Israel. Fundação Calouste Gulbenkian.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Samuel Usque Universalis webgunean.