San Andres eliza (Bazkazane)
San Andres eliza | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() |
Eskualdea | Garazi |
Udalerria | Ahatsa-Altzieta-Bazkazane |
Koordenatuak | 43°09′01″N 1°09′52″W / 43.1504°N 1.16443°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Andres |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Baionako elizbarrutia |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084303 eta IA64000850 |
Kontaktua | |
Helbidea | Bascassan |
Bazkazaneko San Andres eliza Nafarroa Behereko Ahatsa-Altzieta-Bazkazane udalerriko Bazkazane herrian kokatzen den eliza da. 1997ko maiatzaren 30etik monumentu historiko sailkatu izendapena da.[1] Eliza lehenengoz XII. mendean eraiki zuten eta ondoren, XVII. mendeko hirugarren lauhilekoan berreraiki zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Andres eliza honen historia, arkitektura eta barne diseinua Altzietako San Salbatore elizarekin estuki lotua dago. Eliza mota erromanikokoa da, XII. mendean eraikia ziurrenik. 1302. urteko idatzi batean lehenengo aldiz aipatzen zen elizaren existentzia. Eliza honek jasotzen duen dirua Jesusen Kofradiaren gastuetarako erabiltzen da.
Frantziako Iraultzaren garaian eliza arpilatua izan zen eta 1862. urtean elizak parrokia titulua galdu zuen eta eliz-parrokia bihurtu zuten Ahatsako eliza nagusia indartzeko.
2004. urtean eraberritzeko lan garrantzitsuak burutu ziren elizan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]