Lakarrako jauregia

Koordenatuak: 43°11′32″N 1°09′50″W / 43.192284°N 1.163951°W / 43.192284; -1.163951
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lakarrako jauregia
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaLakarra
Koordenatuak43°11′32″N 1°09′50″W / 43.192284°N 1.163951°W / 43.192284; -1.163951
Map
Ondarea
Mérimée IDPA00084561

Lakarrako Jauregia, Harizpe mariskalaren gaztelua izenarekin ere ezaguna (bertako egoiliar ezagunenaren ondorioz), Lakarran (Nafarroa Beherea) kokaturiko jauregia da, herrigunearen iparraldeko aldean. Historikoki, garrantzia estrategikoa izan du, Oztibarre eta Garazi artean kokaturik egonda. 1880. urte aldera berriztatu zuen Doyèrek eta gaur egungo itxura eman.

Lurraren mailan, saloi nagusia, jangela eta liburutegia daude, dekorazio aberatsarekin. Lehen pisuan, familiaren saloia, mariskalaren gela eta baita bere zelaiko laguntzailerena ere, hauek ere bere dekorazioarekin.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harizpe mariskalak 1821ean erosi zuen gaztelua, eta mariskalaren ilobak al­datu egin zuen. Atxikita zeuden eraikinak erai­tsi zituen, egitura nagusia bakarrik manten­tzeko; iparral­detik hegal bat gehitu zion, eta zati zaharraren hegoal­dean bi dorre gehitu zituen angeluetan.

Lakarratarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1119an aipa­tzen dira lehendabiziko al­diz lakarratarrak, bai eta 1168an ere. Ber­nard Lakarrak, Baionako kalonjeak, Baionako Fontaner apezpikuari lagundu zion bere elizbarrutiagatiko bisita batean; geroago, Baionako apez­piku izan zen. 1128an, An­txo Lakarra izan zen Baionako gober­nadorea.[2]

Per­tsonaia aipagarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lakarrako Ber­nardo II.a, Baionako apez­pikua (1186‑1201), izan zen leinu honetako per­tsonaia xelebreena. Sordesgo abadian fraide eta, dudarik gabe, abade izan ondoren, Rikardo Lehoi Biho­tzarekin parte hartu zuen guru­tzadan; armadako kondestablea edo almirantea izan zen. Armada hori izan zen Lisboa arpilatu zuena. Bidean zihoala, Rikardoren eta Bérangèreren, An­txo Az­karraren arrebaren, ez­kon­tzara joan zen. I­tzul­tzean, bere elizbarrutiko sarrerez arduratu zen, eraginkortasunez. 1194an, Zelestino II.a Aita Santua bere elizbarrutiko mugak zehaztera bul­tzatu zuen: Lapurdi, Nafarroa Behereko hegoal­dea, Gipuz­koa Donostiaraino, Bor­tziriak, Baztan, Lerin eta Lesaka. Joan Henrikez, Lakarrako oinordekoaren semea, Teodebal­do I.aren sasiko semea ahal zena, 1331. urtean hil zen, Beotibar­ko batailan.

Haren semea Karlos «Gaiztoa»ren alferez nagusia izan zen; bere erregea aska­tzeko esku‑kolpean parte hartu zuen, Fran­tziako erregeak preso bai­tzuen. Naiarako batailan parte hartu zuen, 1367an; bataila horretan preso hartu zuten Duguesclin. Haren seme Martin Nafarroako mariskal izendatu zuten 1389an. Karlos Prestuak Ablitas hiribil­dua eman zion: adar horretatik jaio zen Miren Eukene, Teba eta Ablitasgo kondesa, Napoleon III.aren emaztea (Eukene Montijokoa izenaz ezagutua).

Lakarran laffu­tzundarrak ere izan ziren. Laffun­tzun koronela Reischoffengo batailan hil zen, 1870. urtean.[2]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]