San Andresen gurutzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Andresen gurutzea.
San Andresen martirioa.

San Andresen gurutzea, latinez crux decussata gisa ezaguna, ixa letraren forma duen gurutzea da. Oso erabilia da heraldikan eta bexilologian. San Andres Apostoluaren martirioa irudikatzen du, halako gurutze batean gurutziltzatu baitzuten kristau tradizioaren arabera.

Euskal Herriaren historian eta ikonografian agerpen nabarmena duen gurutzea da San Andresena. Ikurrinak berak dituen bi gurutzeetatik, berdea San Andresengatik da. Hainbat herritako ikur ere bada, adibidez, Gasteiz, Eibar edo Hondarribikoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Andres gurutzearen aldaera bat Borgoinako gurutzea da.