San Lorenzo eliza (Galarde)

Koordenatuak: 42°20′11″N 3°24′47″W / 42.33625°N 3.413°W / 42.33625; -3.413
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Lorenzo eliza (Galarde)
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Frantses Bidea Burgosko probintzian Frantses Bidea Burgosko probintzian
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaArlanzón
Koordenatuak42°20′11″N 3°24′47″W / 42.33625°N 3.413°W / 42.33625; -3.413
Map
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-1268
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
1268
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

San Lorenzo eliza Galarde herriko eliza da, Ocako mendien eskualdean Burgosen, Donejakue bideko ondare gisa katalogatua dago.

Herriko muinoetik aparte dago, hego-mendebalderantz, eta bertara doan bidean iturri zahar bat dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurutze greziarreko oinplanoa izan zuen tenplua da, baina gaur egun gurutze latindarra du, hasierako eraikinari ondorengo garaietan bi zati gehitu baitzitzaizkion. Burualdearen zati batean eta kanpai-horman harlanduzko hormak ditu, eta gainerakoetan harlangaitzezkoak[1].

Portada xume bat du hegoaldeko horman, trazatu eta forma gotiko berantiarrekoa, arku karpanelekoa, gaur egungo arkupean birkokatua dirudiena. Absidea edo presbiterioa lau angeluko oinplanokoa da, kontrahorma angeluarrak ditu eta gurutze-gangaz estalita dago. Hegoaldeko hormari atxikita sakristia dago, eta ez du esanahi estilistikorik.

Mendebaldeko hormaren gainean kanpai-horma dago, hiru gorputzez osatua: lehenengoa trinkoa, okulua izan ezik; goiko biak, berriz, zirkuluerdiko arkuzko ohiko tronerak ditu, bi lehenengoan eta bat bigarrenean.

Barrualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizaren barrualdean erretaula bat nabarmentzen da[1], zeinak San Lorentzo martiri patroiaren talu bat duen, traza eta forma erromanistekin. Alboetan, Kristoren haurtzaroko eta San Lorentzoren martiritzako eszenak dituzten lau taula ditu, eta horien formek, konposizio motak eta koloreek XVI. mendeko lehen hamarkadetako obrak direla baieztatzeko aukera ematen digute. Multzoa, Deikundearen taula gaineko pintura batekin errematatzen da, hegal banaz alboetan. Ezaugarriongatik, badirudi XVI. mendeko edo XVII. mendearen hasierako garai batean egindako erretaula dela eta bertan aurreko elementu errenazentista baten taulak berrerabiltzen dira.

Alboko aldean, iparraldeko kaperan, egurrezko erretaula bat dago, forma eta traza neoklasikoduna, XVIII. mendearen amaierakoa dirudiena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]