Edukira joan

San Lukas eta Santa Martina eliza (Erroma)

Koordenatuak: 41°53′36″N 12°29′06″E / 41.8932°N 12.4851°E / 41.8932; 12.4851
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Lukas eta Santa Martina eliza (Erroma)
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′36″N 12°29′06″E / 41.8932°N 12.4851°E / 41.8932; 12.4851
Map
Historia eta erabilera
IrekieraVII. mendea
Izenaren jatorriaLukas
Martina of Rome (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaLukas
Arkitektura
ArkitektoaPietro da Cortona
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
Kontaktua
Helbideavia dell'Arco di Settimio - Roma

San Lukas eta Santa Martina eliza Italiako XVII. mendeko eliza barrokoa da, Erroman eraikia, Erromako Foroaren eta Zesarren Foroaren artean eta Septimio Severoren arkutik gertu. Fatxada kurbatua duten lehen elizetako bat izateagatik da ezaguna, Francesco Borrominiren San Carlo alle Quattro Fontana elizarekin batera.[1]

Hasieran, Santa Martinari eskainita zegoen eliza, eta uste da Honorio I.ak agindu zuela eraikitzea VII. mendean. Eliza suntsitu egin zuten eta 1256an berreraiki zuten, eskuineko kaperan dagoen idatzi batek dioen bezala.

XVI. mendean, San Lucas apostoluari eskaini zioten eliza. Izan ere, Sixto V.ak Santa Maria Nagusia plaza handitu nahi zuen, eta horretarako San Luca dei Pittori eliza bota zuen. Eliza hura Accademia di San Lucari eskainia zegoen, eta erakundea garrantzitsua zenez, aita santuak Santa Marina elizaren patronozkoa eskaini zien.

Akademiak elizaren erreforma txikiak hasi zituen, eta beste eliza baterako proiektuak ere egin zituen. 1592 eta 1618 urteen artean, hainbat artistak (Federico Zuccari, Giovanni Baglione) eliza berreraikitzeko proiektuak aurkeztu zituzten. Nabarmenenak Ottaviano Nonnik egindako marrazkiak izan ziren. Baina egin beharreko lanak handiak ziren (hormak finkatzea, sabaiak eta zoruak konpontzea, artistak lurperatzeko kripta bat egitea).[2]

Gainera, beste eraikuntza batzuen artean zegoenez, leku gehiago lortu behar zen, eta horretarako, akademiak, pixkanaka, elizaren ondoko propietateak hartu zituen.

1634an Pietro da Cortona Akademiako lehendakari hautatu zuten. Barberinitarrek asko estimatzen zuten artista, eta bere hilobi-kapera eraikitzeko eskubidea lortu zuen.

Pietrok proiektu bat aurkeztu zuen, Akademiaren lan eta harreretarako espazioak barne hartzen zituena, eta aldarearen azpia zulatzen hasi zen, non familiaren hilobia jartzeko asmoa baitzuen, ohi zen bezala. Hala ere, 1634ko urriaren 25ean hezurrez betetako kutxa bat azaleratu zen barrunbetik. Hori ohikoa zen garai hartan Erroman, baina plaka bat zuen idatzi honekin: «Qui riposano i corpi de' Sacri Martiri Concordia Epifanio con loro Compagno». Hau da, Martina, Konkordio, Epifanio eta beste batzuen gorpuak zirela.[3] 1634ko azaroan, Urbano VIII.a aita santuak eliza bisitatu zuen, eta aita santuaren iloba Francesco Barberini kardinalak, 1626az geroztik eliza babestu zuenak, 6.000 scudi[4] eskaini zituen.[5]

Berreraikitze-lanak Pietro da Cortonaren zuzendaritzapean egin ziren. Eraikin berria 1635. urtean hasi zen eraikitzen, baina etenaldiak izan zituen, hala nola Cortonak Florentziara 1639-47 bitartean egin zuen bisita eta Francesco Barberinik Parisera 1645-48 bitartean ihes egitea Inozentzio X.arengandik ihesi. Pietro da Cortonak, eliza bere zerbait zela uste baitzuen, bere diruarekin lurpeko eliza egin eta altzari ederrak jarri zituen. 1669an, Cortona hil zenean, zenbait zati, hala nola kupularen barruko dekorazioa, osatu gabe zeuden oraindik.[6]

Oinplanoa gurutze grekoaren interpretazio monumentala da, hau da, eraikin zentralizatua da, Errenazimentuan askoz erabiliagoa. Gurutzearen besoak ia berdinak dira, eta zirkuluerdi-formakoak dira (absideak), batez ere sarbidekoak. Horrela, aldarera eramaten gaituen luzetarako ardatza markatzen da. Transeptuaren besoak laburragoak dira, eta kurbadura txikiagoa dute. Erdian kupula dago. Zutabe joniar handiek taulamendu handi bati eusten diote.

Fatxada

Fatxada 1664an amaitu zen. Mugimendu kurbatua dauka, eta ganbila da bai goian eta bai behean. Zabalera bereko bi gorputzetan banatzen da (goikoa eta behekoa).

Nabarmentzekoa da hasieran proiektatu zen frontoiaren gabeziak eragindako bultzada bertikal handia. Horri esker, kupula lurretik ikus daiteke. Plastikotasun handiko fatxada da, deformagarria dela dirudi, mugitu egiten dela, irtenunez eta sartunez beteta dago, eta argi-ilunen joko bitxia sortzen du. Alboek erdigunea zapaltzen dutela dirudi, sabeldu egiten dela, mugimendu ganbila sortuz. Fatxada integratu egiten da inguratzen duen hirigintza-espazioan, eta atearen erdiko ardatza nabarmentzen da.

Fatxadaren kurbadura leuna pilastrek eusten dute.[1] Beheko solairuko zutabeak hormaren kontra sartuta daude.

Barrukoa

Barrualdea estuko zuriz egina dago eta ondo bereizitako bi eremu ditu, altuera desberdinetan, bi eremu sortuz: lurrekoa eta zerutiarra. Lehenengoa hormaren bidez osatzen da, zutabe eta pilastra atxikiekin.

Goiko elizako eskailerak beheko elizara jaisten dira. Goiko elizaren zabalera espazialaren aldean, beheko eliza, eta bereziki Santa Martina kapera, kolorez, marmolez eta urre koloreko brontzez apainduta dago, eta ganga nahiko baxuak ditu. Santa Martinaren kaperan izkinetako zutabe jonikoak diagonalean jarrita daude.

Zeruko eremua osatzen duen goiko espazioa guztiz desberdina da. Behealdeak itxura trinkoa badu, goialdea guztiz hutsik geratzen da. Kupula dotorea da nagusi barneko espazio osoan. Dekorazioa zuri eta urre kolorekoa da, eta eskultura-dekorazioa ere badauka.

Kupulan kasetoien tamaina txikituz doa altuerarekin, eta horrek urruntze-sentsazioa areagotzen du.

Absideen gangetako leihoen gainean frontoi bat dago. Leihoek espazio hori argiz betetzen laguntzen dute, eta horrek jainkoaren presentzia sinbolizatzen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Blunt, Anthony. Borromini, 1979. Bluntek galdetzen du ea nork egin zuen lehen fatxada kurbatua, edo Pietro da Cortonak Lukas eta Martinaren eliza honetan edo Francesco Borrominik San Carlo alle Quattro Fontane elizan, eta Cortonaren alde egiten du. 76-77. orr. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "Blunt" defined multiple times with different content
  2. Flaminio Vaccak bere Memorie laneko 68. orrialdean: Santa Martina elizan marmolezko bi estatua handi daude, oso kaltetuak, eta Armati eskuan Trofeoa duela eta Togati ordezkatzen dituzte.
  3. Carlo Fea kontatua, eta hemen dago: Missirini, aipua, 107 or.
  4. Connors, Joseph. (1998). «Pietro da Cortona 1597-1669» Journal of the Society of Architectural Historians (Journal of the Society of Architectural Historians, Vol. 57, No. 3) 57 (3): 318–321.  doi:10.2307/991350..
  5. J. M. Merz, 2008, 55. or.
  6. A. Blunt, 1982, 73. or.
  • Ridolfino Venuti, De "SS. Luca e Martina e dell'Accademia de' Pittori", in Accurata e sucrizione topografica e istorica Roma moderna, Erroma 1766
  • Melchiorre Missirini, Memoriae per servire alla storia della romana Accademia di S. Luca fino alla morte di Antonio Canova, Erroma 1823