San Petri eliza (Zürich)
San Petri eliza (Zürich) | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu | Suitza |
Suitzako kantonamendua | Zürich kantonamendua |
District of the canton of Zürich | Zürich barrutia |
Suitzako udalerria | Zürich |
Koordenatuak | 47°22′16″N 8°32′26″E / 47.37109682°N 8.54068692°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1706 |
Izenaren jatorria | Petri |
Erlijioa | Protestantismoa |
Izena | Petri |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Azalera | 777 m² |
Ondarea | |
7866 | |
Kontaktua | |
Helbidea | St. Peterhofstatt 1, 8001 Zürich |
San Petri eliza (alemanez: St. Peter) Suitzako Zürich hirian dagoen eliza protestante bat da. Grossmünster, Fraumünster eta Predigerkirche ondoren hiriko laugarren elizarik garrantzitsuena da.
Lindenhof antzinako gotorleku erromatarraren ondoan dago, lehen Jupiterri eskainitako tenplu bat zegoen leku berean. Arkeologoek VIII. edo IX. mendeetako 10 bider 7 metroko eliza txiki baten aztarnak aurkitu dituzte. Lehenengo eraikuntza hau, 1000. urte inguruan, estilo erromaniko goiztiarreko eliza batek ordezkatu zuen. 1230ean eliza honen ordez estilo erromaniko berantiarreko beste bat jarri zen, nahiz eta oraindik lehenengoaren zati batzuk kontserbatzen diren. Nabe nagusia 1460an berreraiki zuten estilo gotikoan. Züricheko lehen alkatea, Rudolf Brunn, hemen lurperatu zuten 1360an. Bertan Johann Caspar Lavater eta Leo Jud teologo ospetsuek ere lan egin zuten, Ulrich Zwingliren gertuko lagun bat, bere ondorengoa Rudolf Gwalter izan zen, Zwingliren suhia eta Heinrich Bullingerren ondorengoa 'Antistes' bezala (Züricheko eliza eraberrituaren goikoa).[1] XX. mendeko artzainik ospetsuenetako bat Adolf Keller teologoa izan zen.
1970 eta 1975 artean San Petri sakon zaharberritu zuten. Dorrearen erlojuak 8,7 metroko diametroa du, beraz, munduko hormako erloju handienetako bat da. Kanpaiak 1880koak dira.
1911ra arte kanpandorrea, Züricheko altuenetakoa, suteen aurkako zaintzarako erabiltzen zuten. Bitxia bada ere, elizako kanpandorrea Züricheko udaletxearena da, eta tenpluaren gainerakoa Suitzako eliza eraberrituarena.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iglesia St. Peter» MySwitzerland.com.
- ↑ Peter Ziegler: St. Peter in Zürich. Von den Ursprüngen bis zur heutigen Kirchgemeinde. Buchverlag NZZ, Zürich, 2006
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |