Sancho Rota

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sancho Rota
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Nafarroako Erresuma
Heriotza moduasuizidioa
Jarduerak
Jardueraklapurra

Sancho Rota XV. mendean bizi izan zen bidelapurra izan zen. Nafarroan gerra zibila zela aprobetxatuz 30 bat zaldizkorekin Bardea aldean lapurretan eta bahiketak egiten ibiltzen zen bat zen Sancho Rota hori. Izan zuen jokaera zuritu nahiz-edo, agaramontarra zela ere esaten dute batzuek. XV. mendeko bigarren erdialdean (1469 inguruan), 200 zaldizko bidali zituen Joan II.ak (1425-1479) haiek harrapatzera. Inguratu zituztenean sastakai batez bere burua hil omen zuen bidelapurren buruzagiak. Herritarrek diotenez Santxikorrota gazteluan eta handik gertu den leize-zulo handi batean gordetzen ziren. Sancho Rotaren gorpua Tuterara eraman zuten gero, eta urkabean zintzilikaturik egon omen zen egun batzuez.


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.