Sandra Mason

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sandra Mason

1. Barbadosko Presidentea

2021eko azaroaren 30a -
Barbadosko Gobernadore Nagusia

2018ko urtarrilaren 8a - 2021eko azaroaren 30a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSandra Prunella Mason
JaiotzaSaint Philip (en) Itzuli1949ko urtarrilaren 17a (75 urte)
Herrialdea Barbados
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Windsor Faculty of Law (en) Itzuli
Hugh Wooding Law School (en) Itzuli
Mendebaldeko Indietako Unibertsitatea
University of the West Indies - Cave Hill Campus (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakepailea eta politikaria
Jasotako sariak

Souncloud: gisbarbados/dame-sandra-mason-barbados-eighth-governor-general Edit the value on Wikidata

Sandra Prunella Mason dama (East Point, Saint Philip, Barbados, 1949ko urtarrilaren 17a) barbadostar abokatua, epaile eta politikaria da. 2018ko urtarrilaren 8tik 2021eko azaroaren 30ra Barbadosko gobernadore nagusia izan zen.[1] 2021eko azaroaren 30an Barbadosko lehenbiziko presidente izendatu zuten, herrialdea errepublika bilakatu ostean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere heziketa amaitu ondoren, Princess Margaret bigarren hezkuntzan irakasten hasi zen 1968an. Hurrengo urtean, Barclays Banken hasi zen lanean, langile gisa. Mendebaldeko Indietako Unibertsitatean (UWI) matrikulatu zen, eta Zuzenbideko lizentziatura lortu zuen. UWIko Zuzenbide Fakultateko lehen graduatuetako bat izan zen, Cave Hillen, eta 1973an osatu zuen bere hezkuntza. Abokatuen elkargoan onartu zuten, 1975,6ko azaroaren 10ean praktikatzen hasteko, eta Barbados Bar Association-eko lehen emakume kide bihurtu zen.

1975ean, Fideikomisoen Administrazioan lan egin zuen Barclaysentzat, eta konpainiaren barruko hainbat postutara transferitu zen 1977ra arte. 1978an, Gazte eta Familia Gorteko magistratu gisa hasi zen lanean, eta, aldi berean, familia-zuzenbideko tutore gisa UWIn. 1983an eskolak emateari utzi eta magistratu gisa jarraitu zuen. 1988an, Administrazio Judizialari buruzko ikastaro bat egin zuen Londresen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Agard, Rachelle; Lynch-Foster, Amanda. (2018-01-08). «New Governor General Dame Sandra Mason installed» The Daily Nation (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]