Mendebaldeko Indietako Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendebaldeko Indietako Unibertsitatea
Oriens ex occidente lux
Datuak
Izen laburraUWI
MotaUnibertsitate publikoa eta sarbide irekiko argitaletxea
HerrialdeaJamaika, Barbados eta Trinidad eta Tobago
Jarduera
KidetzaAssociation of Commonwealth Universities (en) Itzuli, Open Society University Network (en) Itzuli eta Agence universitaire de la Francophonie (en) Itzuli
Eskumendekoak
Erabilitako hizkuntzaingeles
Ikasle-kopurua49.092 (2016)
Osatuta
Historia
Sorrera1948
webgune ofiziala
Flickr: theuwi

Mendebaldeko Indietako Unibertsitatea (Ingelesez, University of the West Indies) Antilletako 15 gobernuk finantzatutako hezkuntza-erakundea da: Aingira, Antigua eta Barbuda, Bahamak, Barbados, Belize, Birjina britainiar uharteak, Kaiman uharteak, Dominika, Grenada, Jamaika, Montserrat, Saint Kitts eta Nevis, Santa Luzia, Saint Vincent eta Grenadinak eta Trinidad eta Tobago.

Erakundea 1948an sortu zen, gaur egungo Mona campusean, Jamaika uhartean. Gerora, Trinidad eta Tobagoko Nekazaritza Tropikaleko Kolegio Inperial ohia bere San Agustin Campus bihurtu zen (1960), eta hiru urte geroago Barbadoseko Cave Hill Campusa bereganatu zen. Horrez gain, unibertsitateak hezkuntza-instalazioak ditu babesten duten herrialde guztietan.

Bere ikasle ohi ezagunenen artean honako hauek daude: Derek Walcott, 1992ko Literaturako Nobel Saria; Anthony Carmona, Trinidad eta Tobagoko presidentea; Kenneth Anthony, Santa Luziako lehen ministroa, Pearlette Louisy, Santa Luziako gobernadore nagusia eta Wendy Fitzwilliam, 1998ko Miss Unibertsoa, Trinidad eta Tobagokoa; Dr. Carissa Etienne OMEko Ameriketarako Eskualdeko Zuzendaria.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]