Sanson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sanson eta Dalila, Francesco Moroneren koadroa

Sanson (hebreeraz: שִׁמְשׁוֹן, Shimshon, "eguzkiaren gizona"; arabieraz: شمشون‎ Shamshūn/Šamšūn; antzinako grezieraz: Σαμψών) Israelgo epaileetariko bat izan zen, K. a. XII. mendekoa. Epaileen liburuan azaltzen dira filistearren aurkako haren balentriak. Adats luzeak zituen eta, tradizioaren arabera, adats luze horiei esker zen hain indartsu. Israelen erresistentzia irudikatzen zuen Sansonek eta juduen itxaropena bihurtu zen.

Maitale batek ordea, Dalilak, Sansonen indarra adats luzeetan zetzala jakin zuenean ilea moztu zion eta filistearren esku utzi zuen. Filistearrek begiak hustu zizkioten eta putzu-gurpil bati birak ematera kondenatu zuten. Denboraren poderioz ilea hazi zitzaion eta Dagonen tenplura jai batean erakusgai eraman zuten batean, zutabe batera hurbildu eta erauzi egin zuen. Filistear ugarirekin batera geratu zen lurperatuta.

Herri tradizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sansoni buruzko narrazioa irmo sustraitu zen herri kondairan eta mitologian. Ondorioz, Euskal Herrian haren inguruko toki eta ipuin asko gorde dira. Gehienetan, Sanson pertsonaia indartsu bat zen, jentila, eta mendi harkaitz edota eraikinen sorreran parte hartzen du. Errolan haren antzeko funtzioa betetzen agertzen da Euskal Herri ekialdeko mitologian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sanson Aldatu lotura Wikidatan