Edukira joan

Santa Cristina de Ḷḷena

Koordenatuak: 43°07′38″N 5°48′52″W / 43.12733°N 5.81431°W / 43.12733; -5.81431
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Cristina de Ḷḷena
Iglesia de Santa Cristina de Lena
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Monuments of Oviedo and the Kingdom of the Asturias
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
ProbintziaAsturiasko probintzia
Asturiasko kontzejuḶḷena
Koordenatuak43°07′38″N 5°48′52″W / 43.12733°N 5.81431°W / 43.12733; -5.81431
Map
Historia eta erabilera
Irekiera852
Izenaren jatorriaSanta Kristina
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Oviedo (en) Itzuli
IzenaSanta Kristina
Arkitektura
EstiloaAsturiar artea
Arte aurre-erromanikoa
Dimentsioak12 (zabalera) × 16 (luzera) m
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii) eta (iv)
Erreferentzia312-003
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000050
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Santa Cristina de Ḷḷena Asturiasen (Espainian) dagoen eraikina da eta arte asturiarrean kokatzen da. Oviedotik 34 kilometrora dago, Ḷḷena udalerrian. Nahiz eta ez dagoen dokumentaziorik, uste da Ramiro I.aren garaian eraiki zela (IX. mendean), Santa Maria del Naranco eta San Miguel de Lillo bezala.

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1985ean.

Toponimikoki, "El palazzio" gunean dago. Bertan erromatar villa bat existitu zen, hiritik kanpo zegoen pallatium bat izan zen erregeak aisialdirako denbora pasatzeko. Jauregi multzotik gaur egun elizak palatinoak irauten du soilik. Santa Kristinaren adbokazioa ez zen ohikoa Asturiasko Erresuman.

Narancon aurki daitekeen lengoaia artistiko bera topatzen dugu. Han bezala, arku itsuak, klipeoak, inposta lerroak, mentsulak... Murrua plastizitate efektuez beteta dago. Harlangaitzaz egina dago eta izkinetan harlandua topa dezakegu.

Ez dago eredu basilikalik, espazio laukizuzen eta bakarra dago. Honi itsatsitako lau gune topa ditzakegu, gurutze itxura faltsu bat eratuz. Aurreko arkitekturekin konparatuz, planimetria bestelakoa da. Hormabularrez beteta dago eta nahiz eta batzuk funtzio tektonikoa eduki, beste batzuk apaingarri gisa daude.

Hemen ikus dezakegu, absidea bakarra eta karratua da, eta irtenune batean dago. Burualde hau, goratua dago eskailera batzuen bidez igo daiteke.

Oso txikia da, bertan oso jende gutxi sartzen zen. Badakigu osotara margotua zegoela nahiz eta aztarnarik ez zaigun iritsi.

  • Oinaldean Errege tribuna kokatzen da. Bertara igotzeko bi eskailera ditugu, ezker eta eskuinaldean (oinplanoan agertzen den bezala). Oinaldean bertan, ezkerrean eta eskuinean bi areto daude, hauen funtzioa ezezaguna da. Aipatu bezala, aldarea goratua dago eta tribunarekin batera, efektu eszenografiko handia sortzen du: bi polo garrantzitsu azpimarratuz, Jainkoa eta Erregea.
  • Ikonostasia ere ikus dezakegu aldare gunea eta koro gunea ongi bereizteko. Ez dakigu ikonostasi hau fabrikazkoa ote zen edo ez. Arkuetan oinarrituta dago. Gainjarrita beste arkuak topa ditzakegu, hauen aurrekaria Kordobako meskitan egon daiteke. Hispaniar musulmanen eragintzat hartzen dute batzuk, mozarabiarrek ihesian ekarri zutena. Erdian, harlangaitzak eta bisigodoen garaiko sareta birziklatuak ikus ditzakegu.
  • Kantzela bisigodoa birziklatua da. Bertan bisigodo garaiko inskripzio bat topa dezakegu: offeret flainus abba in onore apostoior(um) d(ei) s(an)c(t)or(um) petri pauli: Pedro eta Pablo apostoluei eskainita dago.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]