Santa Cristina de Lena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Santa Cristina de Lena
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Bien de Interés Cultural
Santa Cristina de Lena.jpg
Kokapena
Herrialdea  Espainia
Autonomia Asturiasko Printzerria
Concejo of Asturias Lena
Koordenatuak 43° 07′ 38″ N, 5° 48′ 52″ W / 43.12733333°N,5.81430556°W / 43.12733333; -5.81430556Koordenatuak: 43° 07′ 38″ N, 5° 48′ 52″ W / 43.12733333°N,5.81430556°W / 43.12733333; -5.81430556
Historia eta erabilera
UNESCO World Heritage Site record modificationa 1998
Arkitektura
Estiloa Arte aurre-erromanikoa
Zabalera 12 m.
Luzera 16 m.
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (i), (ii) eta (iv)
Erreferentzia 312-003
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1985 (IX. bilkura)
BIC RI-51-0000050
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Santa Cristina de Lena Asturiasen (Espainian) dagoen eraikina da eta arte asturiarrean kokatzen da. Oviedotik 34 kilometrora dago, Lena udalerrian. Nahiz eta ez dagoen dokumentaziorik, uste da Ramiro I.aren garaian eraiki zela (IX. mendean), Santa Maria del Naranco eta San Miguel de Lillo bezala.

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1985ean.

Toponimikoki, "El palazzio" gunean dago. Bertan erromatar villa bat existitu zen, hiritik kanpo zegoen pallatium bat izan zen erregeak aisialdirako denbora pasatzeko. Jauregi multzotik gaur egun elizak palatinoak irauten du soilik. Santa Kristinaren adbokazioa ez zen ohikoa Asturiasko Erresuman.

Apaindurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narancon aurki daitekeen lengoaia artistiko bera topatzen dugu. Han bezala, arku itsuak, klipeoak, inposta lerroak, mentsulak... Murrua plastizitate efektuez beteta dago. Harlangaitzaz egina dago eta izkinetan harlandua topa dezakegu.

Oinplanoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago eredu basilikalik, espazio laukizuzen eta bakarra dago. Honi itsatsitako lau gune topa ditzakegu, gurutze itxura faltsu bat eratuz. Aurreko arkitekturekin konparatuz, planimetria bestelakoa da. Hormabularrez beteta dago eta nahiz eta batzuk funtzio tektonikoa eduki, beste batzuk apaingarri gisa daude.

Hemen ikus dezakegu, absidea bakarra eta karratua da, eta irtenune batean dago. Burualde hau, goratua dago eskailera batzuen bidez igo daiteke.

Barnealdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso txikia da, bertan oso jende gutxi sartzen zen. Badakigu osotara margotua zegoela nahiz eta aztarnarik ez zaigun iritsi.

  • Oinaldean Errege tribuna kokatzen da. Bertara igotzeko bi eskailera ditugu, ezker eta eskuinaldean (oinplanoan agertzen den bezala). Oinaldean bertan, ezkerrean eta eskuinean bi areto daude, hauen funtzioa ezezaguna da. Aipatu bezala, aldarea goratua dago eta tribunarekin batera, efektu eszenografiko handia sortzen du: bi polo garrantzitsu azpimarratuz, Jainkoa eta Erregea.
  • Ikonostasia ere ikus dezakegu aldare gunea eta koro gunea ongi bereizteko. Ez dakigu ikonostasi hau fabrikazkoa ote zen edo ez. Arkuetan oinarrituta dago. Gainjarrita beste arkuak topa ditzakegu, hauen aurrekaria Kordobako meskitan egon daiteke. Hispaniar musulmanen eragintzat hartzen dute batzuk, mozarabiarrek ihesian ekarri zutena. Erdian, harlangaitzak eta bisigodoen garaiko sareta birziklatuak ikus ditzakegu.
  • Kantzela bisigodoa birziklatua da. Bertan bisigodo garaiko inskripzio bat topa dezakegu: offeret flainus abba in onore apostoior(um) d(ei) s(an)c(t)or(um) petri pauli: Pedro eta Pablo apostoluei eskainita dago.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santa Cristina de Lena Aldatu lotura Wikidatan