Santa Engrazi (pastorala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1976ko antzepenaren une bat.

Santa Engrazi pastorala Junes Casenaveek idatzitako lana da, 1976ko uztailaren 27an Santa Grazin lehen aldiz taularatuta. Pastoral honetan lehen aldiz emakumeek abesbatzan parte hartu zuten.[1] Santa Engrazi berriro ere 2006an antzeztu zen, berriro ere Santa Grazi herrian.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastorala Santa Engraziren historian oinarritzen da, herriari izena eman dion santuarena, alegia. Gratie izeneko emakume hau egungo Portugalen jaio zen, IV. mendearen hasieran. Ezkontzera bere familiarekin batera Narbonara zihoanean, erromatarrek Zaragozan preso hartu zuten, torturatu eta hil egin zuten. Bere sufrikarioa erromatarrek kopetan iltze bat sartu ziotenean amaitu zen.

Kondairak dio X. mendean lapurrek santuaren bitxiez kargatutako beso bat lapurtu zutela eta Zuberoara ihes egin zutela. Zuberoan haritz baten zuloan ezkutatu behar izan zuten, iturri baten ondoan. Egunero, zezen bat enborraren aurrean belaunikatzen zen eta haren adarrak sutan jartzen ziren. Erlijioso batzuek orduan begiratu zuten eta santuaren besoa aurkitu zuten. XI mendean Sainte-Engraceko eliza erromanikoa eraiki zuten haritz hori zegoen tokian. Santutegi hau erromesen leku ospetsua bihurtu zen. 1841ean, Santa Graziko eliza Monumentu Historiko gisa sailkatu zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]