Edukira joan

Santa Luzia (Gasteiz)

Koordenatuak: 42°48′N 2°42′W / 42.8°N 2.7°W / 42.8; -2.7
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Luzia
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°48′N 2°42′W / 42.8°N 2.7°W / 42.8; -2.7
Demografia
Artikulu hau Gasteizko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Luzia (argipena)».

Santa Luzia Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren hego-ekialdean kokaturik dago. Arana eta Judimendiko auzoekin egiten du muga, eta trenbidearen ondoan kokaturik dago. Auzo txikia da, eta altuera handiko etxebizitza dorreak dauzka, 14 solairu artekoak. Auzoa 1980ko hamarkadatik aurrera eraiki zen, Errekatxiki erreka izan zenaren bailaratxoaren gainean. Hori dela eta, auzunetik Gasteizko erdigunera joateko maila aldaketa nabarmena igo beharra dago.

Auzoa Jazinto Benavente kalearen inguruan egituraturik dago. Kale hau hiriaren ingurabide zaharraren atal bat da, eta oraindik ere hiriko motordun zirkulazioa bideratzeko kolektore nagusietakoa da.

TUVISAren 8. lineak auzoa hiriaren erdigunearekin eta Sansomendi auzoarekin lotzen du. 16. eta 17. lineek Gasteizko gainerako auzoekin lotzen du.

Auzoko eskola publikoa Izarra-Santa Luzia-Ángel Ganivet da. Calasanz ikastetxe kontzertatu erlijiosoa ere auzoan dago.

Santa Luziako poligonoaren ikuspegia.