Aretxabaleta-Gardelegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aretxabaleta-Gardelegi
Gasteiz, Euskal Herria

Aretxabaleta auzoa (Gasteiz).jpg

Aretxabaleta-Gardelegi auzoko etxeak Iturritxu kaletik.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Udalerria Gasteiz
Koordenatuak 42° 49′ 46″ N, 2° 40′ 18″ W / 42.82944444°N,2.67166667°W / 42.82944444; -2.67166667Koordenatuak: 42° 49′ 46″ N, 2° 40′ 18″ W / 42.82944444°N,2.67166667°W / 42.82944444; -2.67166667
Aretxabaleta-Gardelegi hemen kokatua: Euskal Herria
Aretxabaleta-Gardelegi
Aretxabaleta-Gardelegi
Aretxabaleta-Gardelegi hemen kokatua: Araba
Aretxabaleta-Gardelegi
Aretxabaleta-Gardelegi
Aretxabaleta-Gardelegi hemen kokatua: Gasteiz erdigunea
Aretxabaleta-Gardelegi
Aretxabaleta-Gardelegi
Aretxabaleta-Gardelegi (Gasteiz erdigunea)

Aretxabaleta-Gardelegi Gasteizko auzo bat da, 2009. urtetik aurrera eratua. Aretxabaleta eta Gardelegi herriak kokaturik dauden lurretan dago, hiriaren hegoaldean. Auzoak itxura luzanga dauka, iparraldetik hegoaldera; iparraldean Aretxabaleta dago, eta hegoaldean Gardelegi. Auzoaren mendebaldean labore lurrak daude, eta ekialdean Olarizuko parkea. Iparraldean San Kristobal auzoarekin bat egiten du, eta hegoaldeko mugan Gasteiz mendietara doan errepidea eta Gardelegiko zabortegia ditu.

2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Nagusian aurreikusi zen auzoa, eta urbanizazio-lanak 2009 eta 2010 artean egin ziren. Lehen etxebizitza-blokeak 2011. urtean hasi ziren altxatzen.

Aretxabaleta inguruan eraikitako lehen etxebizitza-blokeak; blokeen ezkerrean Aretxabaletako eliza ikus daiteke, eta eskuinean Adurtza auzoko etxeorratzak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz