Ibaialde

Koordenatuak: 42°50′49″N 2°38′47″W / 42.84694°N 2.64639°W / 42.84694; -2.64639
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibaialde
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°50′49″N 2°38′47″W / 42.84694°N 2.64639°W / 42.84694; -2.64639
Demografia

Ibaialde Gasteizko ekialdean XXI. mendearen hasieran eraikitako auzoetako bat da, 2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Nagusian Salburua deitu zen hiri-hedapenaren barrukoa. Salburuarekin egiten du muga iparraldean, Arkaiaterekin ekialdean, San Tomasekin mendebaldean eta Larreinekin hegoaldean.

Auzoaren eraikitze-lanak 2006an hasi ziren eta lehen etxebizitzak 2008an eman zituzten. Auzoaren ezaugarri nagusia Salburua bulebarraren ertzean dauden etxe orratzak dira. 2008ko krisialdiaren ondorioz, eraikuntza-lanak moteldu ziren eta 2010. urtean auzoaren gainerako lurrak eraiki gabe zeuden.

Ibaialdeko etxe orratzak.

Etxebizitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira 1.679 etxebizitza eraikiko dira:

Sektorea Azalera Etxebizitzak guztira Babes Ofizialekoak Libreak
Ibaialde 266.637 m2 1.679 1.231 448

Kalerik garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Salburua bulebarra
  • Nicosia kalea

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz