Santa Maria Navarrese

Koordenatuak: 39°59′24″N 9°41′8″E / 39.99000°N 9.68556°E / 39.99000; 9.68556
Wikipedia, Entziklopedia askea

39°59′24″N 9°41′8″E / 39.99000°N 9.68556°E / 39.99000; 9.68556

Santa Maria Navarrese (Santa Maria Nafartarra) Sardiniako Baunei udalaren itsas ertzeko zonaldea da, Ogliastrako probintzian. 1450 biztanle ditu eta, ekonomikoki, herrixka turistikoa da. Inguru honetan XI. mendean nafartarren presentzia nolabait dokumentatuta dago, kondairaren zein zenbait aurkikuntzaren bidez. Bertan, Santa Maria Nafarroakoaren eliza dago. Herria Gennargentu Parke Nazionalaren mugan dago.

Santa Maria Navarresen dagoen Santa Maria Nafarroakoa eliza,

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Maria di Navarra eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mariaren Jasokundeari eskainitako eliz honen jatorria eta herriaren beraren izena Erdi Aroan dituzte haien sustraiak. Herriaren erdian kokatuta, mila urte dituzten olibondoez inguratuta, eliza Nafarroako erregearen alaba batek eraiki arazi egin zuen 1065. urte inguruan. Urte haietan erresuma kristauek, Genova zein Pisa, uhartearen arabiarren okupazioaren aurka borrokatzen ari ziren. Tradizioaren arabera printzesa hori bide desberdinetik heldu zen Ogliastra aldera: batzuek bahitua izan zela eta Sardinian askatua izan zela dioten bitartez, besteek itsas ontziaren ondoratzearen ondorioz inguru horretan hartu zuen babesa. Antza, bertakoek oso ondo jaso zuten eta nafarrak oso gustura sentitu zen inguru hartan. Historikoki, izen horren lehenengo erreferentziak XV. mendekoak dira.

Arkeologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza XI. mendekoa da eta Bauneiko eraikuntza zaharrena da. 1959-1960 urtean eliza berreskuratzeko lanak egin ziren eta orduan jatorrizko eliza txikiago zela ikusi zuten. Jatorrizkoa 12 metro luzera zituen. Eliza zaharraren arkitektura ez zen ohikoa Sardinian: arku prerromanikoak zituen. Hori gutxi balitz, zilarrezko erlikia ontzi mozarabiarra gordetzen da; barruan gordetzen diren erlikiak ezin izan dira identifikatu.

Santa Maria Nafarroakoa elizaren ondoan mila urteko olibondoa.
Santa Maria Nafarroakoaren barrukaldea.

Dorre aragoiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkeologia historikoaren beste eraikuntza hau askoz berriagoa da, XVII. mendekoa. Antza, piraten mugimenduak kontrolatzeko eraiki zen.

Dorre aragoiarra.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Maria Navarrenseko ekonomiak turismoan du haren oinarri nagusia. Bertako hondartzak oso ezagunak dira eta, handik iparraldera doan itsas ertzean oso hondartza basati ezagunak aurki daitezkeen, besteak beste: Cala Follò, Cala Goloritzè, Cala Luna, Ispùligi de Nie (Cala Mariolu) eta Cala Sisine. Haietara ailegatzeko bideak zailak dira eta askotan itsasotik bakarrik lortu daiteke.

Kanpo lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]