Santa Maria delle Carceri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Maria delle Carceri
Santa maria delle carceri, esterno, 02.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaPratoko probintzia
Italiako udalerriPrato
Koordenatuak 43° 52′ 46″ N, 11° 05′ 54″ E / 43.87942°N,11.09844°E / 43.87942; 11.09844Koordenatuak: 43° 52′ 46″ N, 11° 05′ 54″ E / 43.87942°N,11.09844°E / 43.87942; 11.09844
Historia eta erabilera
IrekieraXV. mendea
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Roman Catholic Diocese of Prato (en) Itzuli
Izena Maria
Arkitektura
Arkitektoa Giuliano da Sangallo
Estiloa pizkundetar arkitektura
Kontaktua
Helbidea Piazza Santa Maria delle Carceri

Santa Maria delle Carceri (euskaraz: «Espetxeetako Andre Maria») Prato (Toscana, Italia ) hiriko basilika bat da, Giuliano da Sangallo arkitektoak eraikia 1485tik aurrera.

Historia eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prato hiriko kartzela publikoa (carceri) zegoen tokian, miraria izan omen zen 1484an: horman margotutako Andre Mariaren irudi batek bizia hartu zuen herriko haur baten begietan, eta horregatik eraiki zen bertan eliza. Lanak ordurako Prato kontrolatzen zuen ondoko Florentziak bideratu zituen, eta Lorentzo Medici Florentziako nagusiak bere arkitekto faboritoa, Giuliano da Sangallo, jarri zuen lanetan, Florentzian ezarritako azken ideia arkitektonikoak ekarriz.

Pizkundeko arkitekturak Italian probatutako bide berrietako baten lehen adibideetakoa da: greziar gurutzeko planoa aukeratu zuen Sangallok[1]. Lotura formal estilistikoa du Filippo Brunelleschik Florentziako Pazzi kaperarekin egindako lanarekin. Bietan elementu komunak daude dit hala nola kanpoaldean estalki konikoarekin amaitutako kupula txikia, danborreko farola zirkularrak eta moldura orokorra barrutik eta kanpotik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Architecture of Humanism: A Study in the History of Taste (Londres i Nova York, 1914)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]