Santiago Zabala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santiago Zabala
Bizitza
Jaiotza Lezo1942ko urriaren 5a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Irun2012ko martxoaren 21a (69 urte)
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria
Izengoitia(k) Lexo

Santiago Zabala Urdangarin, Lexo (Lezo, Gipuzkoa, 1942ko urriaren 5a - Irun, Gipuzkoa, 2012ko martxoaren 21a) Lezoko bertsolaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santiago Zabala Urdangarin 1942an Lezoko (Gipuzkoa) Gantxurizketa baserrian jaio zen.

Lexoren bertsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aspaldiko kontuak noa esatera,

gordean dauden gauzak nahi ditut atera.

Gazteei nahi nieke eman jakitera,

ezin hobea bai dut daukadan aukera.

Ea betetzen dudan bertsoez papera.


Baserri bat izan zen jaiotze seaska,

hamaika seniden ta aita amen bazka.

Edariaren upel janarian aska,

nahikorik ezin lortu nahiz ez asko eska.

Edukiaz behartsu ezean gainezka.


Eskola bidea hartu genuen behin,

ikasketaren zama jarriaz gure gain.

Saiatzeak gerora badu zerbait ordain,

Pepi "Señoritari" esker dakit orain.

Lau reglak idazten ta irakurtzeko hain.


Hor bukatu zen nire "eskribau" karrera,

berealaxe nuen aurreran barrera.

Denboraz ezin luza eskolan sarrera,

etxean beso falta ta lan gogorrera.

Baserria atera behar zen aurrera.

...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]