Santo Toribio de Liébanaren monasterioa
Santo Toribio de Liébanaren monasterioa | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Camino Lebaniego | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kantabria |
Kantabriako udalerri | Camaleño |
Koordenatuak | 43°09′01″N 4°39′16″W / 43.15033°N 4.65434°W |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Oviedo (en) |
Izena | Turibius of Astorga (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Azalera | 0,2 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669bis-020 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0001242 |
Webgune ofiziala | |
|
Santo Toribio de Liébanaren monasterioa (gaztelaniaz: Monasterio de Santo Toribio de Liébana) Kantabriako (Espainia) tenplu frantziskotarra da, Camaleño udalerrian kokatuta, Potesetik gertu, Liébanako eskualdean. Jerusalem, Erroma, Santiago de Compostela eta Caravaca de la Cruzekin batera kristautasunaren leku sakratuen artean dago, izan ere bertan Jesukristoren gurutzearen zati bat dagoela uste dute, eta hori dela-eta erromesaldien helmuga bada. VI. eta XVII. mendeen artean eraiki zuten, estilo erromanikoa eta gotikoa nagusiak direlarik. Bestela, monumentu nazional izendatu zuten 1953ko abuztuaren 11an.
Klaustroan erakusten dituzte apokalipsiari buruzko miniatura batzuk. Monasterioaren ondoan "Cueva Santa" izeneko kobazuloa dago, arte prerromanikoan egindakoa, Santa Catalinaren Santutegiaren hondarrak, San Juan de la Casería-ren baseliza (XVI. mendekoa) eta San Miguel-en baseliza (XIII.ekoa).
410 metroko altueran kokatuta dago, Viornako mendilerroaren iparraldeko aurpegian, eta bertan lau pertsona bizi dira, monje frantziskotarrak direnak. Hainbat bidezidorrek ekartzen dute monasterioraino.
Maiatzaren 2an La Santuca-ren jaieguna ospatzen dute, XV. mendetik datorren usadioa, eta bertan Andra Mariaren irudia eramaten dute prozesioan Aniezotik Santo Toribiora, elkarren artean 15 kilometro dagoelarik. Santuaren eguna bestela apirilaren 16an da.
Bidezidorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ipar-ekialdetik: PR-S.3, "Camino de Arceón", Collado de Hoz-etik datorrena, Lamasón eta Peñarrubia artean, Cicera-tik igarotzen da, Arceón-eko mendilerrotik pasatuta Lebeñara jaisten da, Castro-Cillorigo eta Potes-etik azkenean monasteriora iritsita. Guztira, 24 kilometro.
- Ekialdetik: PR-S.4, "Camino de Pasanéu", Lafuentetik (Lamasón) datorrena (33.5 km).
- Hego-ekialdetik: PR-S.5, "Camino de Piasca", Pesaguero-tik (23.5 km).
- Hego-mendebaldetik: PR-S.6, "Camino del Valle de Cereceda", Bores-etik (Vega de Liébana). 17 km.
- Mendebaldetik: PR-S.7, "Camino de Valdebaró", Fuente Dé-tik (Camaleño). 22 km.
- Ipar-mendebaldetik: PR-S.8, "Camino del Duje", Sotres-etik (Asturies). 25 km.