Liébana
Liébana eskualdea | |
---|---|
Kantabria | |
Azalera | 574,83 km² |
Biztanleria | 5.860 (2009) |
Dentsitatea | 10,19 bizt / km² |
Udalerriak | Cabezón de Liébana, Camaleño, Cillorigo de Liébana, Pesaguero, Potes, Tresviso, Vega de Liébana |
Herririk handiena | Potes (1.499) |
Liébana Kantabriako eskualde historiko bat da. Kantabriako eskualde guztietatik hobekien definituta dagoenetako bat da. 570 kilometroko hedadura du eta Kantabriako hegomendebaldean kokatua dago, Asturias, Leon eta Palentzia probintziekin muga eginez.
Kantabria eskualdetzeko lege bat jada badagoen arren, hau oraindik ez da garatu, eta, beraz, eskualdeak ez du balio juridikorik.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko udalerri nagusiak | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Posizioa | Udalerria | Biztanleria | |||||
1º | Potes | 1.499 | |||||
2º | Cillorigo de Liébana | 1.215 | |||||
3º | Camaleño | 1.088 |
Kokapen geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualde hau Europako Mendiak izeneko mendigunean kokatua dago. Kareharrizko hormatzarren artean dagoen beheragune erako orografiak Kantabriako hobekien definituena bihurtu du. Sarrera zailekoa, hiriburu bezala Potes duen landatar eskualde bat da.
Eskualde menditsu itxi bat da, lau haranek osatua (Valdebaró, Cereceda, Piedrasluengas eta Cillorigo) Potesen elkartzen direnak, eskualdearen erdia dena. Bertako ibairik garrantzitsuenak Deva ibaia, Quiviesa ibaia eta Buyon ibaia dira. Bere erliebe malkartsuan Karbonifero garaiko kareharria nabarmentzen da, prozesu karstikoek eragindakoa. Arbelak eta hareharriak agertzen dira haranen hondoan.
Bere haran itxi handi izaerak, altuera diferentzia eta malda handikoak, landaretza barietate handia sortzen duten giro baldintza ugari ematen ditu: arteak, haritzak, (Quercus robur, Quercus pyrenaica) pagoak eta artelatzak, bazka larreak eta landatze lurrak. Bere erliebe itxiak gainontzeko Kantabriarekin alderatuz mikroklima ezberdin bat izatea eragiten du, klima atlantiko bat duena.
Honela, Liébanako haranaren hondoan klima mediterraniarra dago, pixkanaka eta gorantz joaten den heinean klima atlantiko heze bat bihurtuz ezaugarri azpialpetarrak izan arte Europako Mendietakoko tontor garaietan. Urteko batez besteko tenperaturak 28 °Ckoak dira gehienezkoak eta 8 °Ckoak gutxienezkoak, Kantabriako beste toki batzuena baino maila plubiometriko txikiagoarekin (800 milimetro urtean Kantabria osoan batez beste izaten den 1.000 eta 1.200en artean).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIV. mendearen amaieran, Joan I.a Gaztelakoa erregeak Liébanako jaurerria eman zion bere lehengusu Don Juan Téllez de Castillakoari, Aguilar de Campooko jauna eta Tello de Castilla Infantearen semea zena.
XV. mendearen erdialdean, Liébanako jaurerriaren jabetzak garai hartako ohiko gerra nobiliarioetako bat sortu zuen, eta, ondoren, Don Juan Téllez de Castillaren oinordekoak ziren Aguilar de Campooko markesen eta Juan Tellezen bigarren emaztea izan zen Leonor de la Vegakoaren oinordekoak ziren Mendoza etxeko Infantatuko dukeen arteko auzi bat. 1576an, auzitegiek Infantatuaren aldeko epaia hartu zuten.
Gaurkotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko biztanleria osoa 5.860 biztanlekoa da, 2006ko INEren datuen arabera (ikusi taula). Urte bereko datuen arabera, eskualdeko hiru herririk populatuenak, biztanle gehien dituenetik gutxien dituenera Potes 1499 biztanlerekin, Cillorigo de Liébana 1215ekin eta Camaleño 1088rekin dira. Biztanle gutxien dituzten hirurak, berriz, gutxien dituenetik gehien dituenera Tresviso 76rekin, Pesaguero 360rekin eta Cabezón de Liébana 686rekin dira.
Liébanako eskualdeko ekonomia lehen sektoretik landa turismora pasa da, bere paisaia garrantziaren eta Europako Mendien erakarpenaren ondorioz. Hala ere, turismoak suposatu duen garapenak, ia soilik Potesi eragin dio, eskualdeko hiriburua dena, eskualdeko gainontzeko herrien kaltetan. Honela, azken urteetan Potesen gertatu den biztanleria hazkuntza ez da gainontzeko herrietan isladatzen, eboluzio demografiko negatibo bat jasaten ari direnak
Toki eta eraikin nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Europako Mendiak
- La Hermidako haizpitartea
- Santo Toribio de Liébanaren monasterioa
- Iparraldeko Donejakue bidea: Vadiniar ibilbidea
- Santa Maria eliza
- San Vicente eliza
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Europako Mendiak Cabezón de Liébana udalerriko Lamedo herritik.
-
Lamedo neguko elurtearen ondoren (Cabezón de Liébana).
-
Santo Toribio de Liébanaren monasterioaren ikuspegi panoramikoa.
-
Potes udalerria.
-
Armarridun etxetzarra Dobresen (Vega de Liébana).
-
Tudes herria (Vega de Liébana).
-
Vega de Liébanako hiriburua den La vegaren ikuspegia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kantabriako eskualdeak | ||
---|---|---|
Asón-Agüera · Besaya · Campoo-Los Valles · Costa Occidental · Costa Oriental · Liébana · Saja-Nansa · Santander · Trasmiera · Valles Pasiegos |