Santu Casanova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau korsikerazko idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Casanova».
Santu Casanova
Santu Casanova - from L'Annu Corsu 1927.jpg
Bizitza
Jaiotza Azzana1850eko uztailaren 3a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Livorno1936ko abenduaren 27a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak Hizkuntza erromantzeaka
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta poeta

Santu Casanova (Azzana, Korsika, Frantzia, 1850eko uztailaren 3a - Livorno, Toskana, Italia, 1936ko abenduaren 27a) korsikerazko idazlea zen.

Italieraz idazten hasi zen eta liburu aipagarrienak hauexek dira: Meraviglioso Testamanto di Francesco, morto in Cargese li 18 Maggio 1875 (1876), Contrasto curioso fra un Guagnese e un Chiglianese (1876) eta La Morte e i Funerali di Spanetto (1892).

1896an A Tramuntana korsikerazko astekari satirikoa sortu zuen, eta astekari honen zuzendaritzan egon zen hil arte. Horrez gain, korsikeraren ortografia sistematizatzen jardun zen. A Tramuntana astekariak, Petru Rocca eta beste idazle korsikarren laguntza izan zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Meraviglioso Testamento di Francesco, Morto in Cargese li 18 Maggio 1875 (1876)
  • Dialetto Corso (1876)
  • La Morte e i Funerali di Spanetto (1892)
  • Primavera Corsa (1927)
  • Fiori di Cirnu(1930)