Sapere aude

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manchester Grammar School-eko goiburua.
Zientziaren aldeko manifestazioa Zagreben, Kroaziako hiriburuan. 2018.

Sapere aude latinezko esaera bat da, "Ausartu jakiten" esan nahi duena. "Zeure arrazoi propioa erabiltzeko ausardia izan ezazu" bezala ere interpretatzen da.

Hedapena, Immanuel Kanti zor zaio, bere "Ilustrazioa zer da?" izeneko saiakeran, bere jatorrizko erabilera dirudienez, Horazioren Epistularum liber primus izeneko laneko II. gutunean ematen dela dirudien arren.

« (Latinez) [...] Dimidium facti, qui coepit, habet: sapere aude, incipe [...]

[...] Hasi denak, erdia egin du: ausartu jakiten, hasi [...].

»

Horazio. Epistularum liber primus. II. gutuna.


Esaldia, Horaziok sortu zuen K. a. I. mendean, eta bere lagun Loliusi zuzendutako gutun batean aurkitua izan zen. Itzulpen ugari ditu, baina, gutunaren testuinguruan (non, Ulisesek, Troiatik itzultzerakoan, aurre egin behar izan zien froga guztiak gainditzeko erabili izan zituen baliabideez hitz egiten den) "zure pentsatzeko abilezia erabiltzen ausartu" bezala uler daiteke. Beste batzuk, "ausartu pentsatzen" bezala itzultzen dute.

Ordutik, sarri erabiltzen da topiko literario bezala, baita zenbait unibertsitateren lelo bezala ere.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1869an, Dunedineko Otagoko Unibertsitate sortu berriak esaldi hau aukeratu zuen lelo bezala.

Huelvako Unibertsitateko armarrian agertzen da, Miguel de Cervantes Europar Unibertsitatearen leloa da eta Chihuahuako Unibertsitateko unibertsitate klaustroak erabiltzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]