Saqqarako txoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saqqarako txoria.

Saqqarako txoria, baita ere Saqqarako planeatzailea bezala ezagututa, basapiku zuhaitzaren egurrez egindako objektua da. 1891an Pa-di-Imenen hilobian aurkitua izan zen, Sakkarako nekropoli egipziarrean. Objetkuak hegazkin baten antza erakuste du eta, ondorioz, batzuek hegazkin motor gabeko baten miniatura dela esan dute.[1] Aurkitzaieleek gurtza-objektuaz jo zuten. K. a. 200 urtekoa da, Ptolomeotar dinastian. Gaur egun Kairoko Egiptoar Museoan erakusten da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Objetktu txikia da, 15 zm.koa, 18,30 zm.ko hego luzera eta 39 gramu pisatzen du. Hasieran zapelatz baten antzera margotua izan zen.

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Objektuaren beste ikuspegia.

Ez dakigu ze helburuarekin egin zuten Saqqarako txoria; objektuari buruzko dokumentazioa ez dago eta zabaldu diren interpretazio guztiak hipotesiak dira.

  • Agian ideia zabalduena gurtze-objektu bezala aztertzen duena izan daiteke. Hegaztien irudian Antzinako Egiptoan jainko desberdinekin lotzen zen, batez ere Horusekin.
  • Beste espezialisten arabera goi mailako haur baten jostailua izan zitekeen.
  • Haize orratza.
  • Ehizarako erabiltzen zen boomeranga, bereziki ur-hegaztiak harrapatzeko.
  • parapsikologo batzuek hegazkin motor gabeko aparatua ikusi dute objektu horretan. Horren arabera oopart (out of place artifact) edo garaitik kanpoko objektu bat izan daiteke ere bai.

Antzeko irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egipton antzeko objetuen marrazkiak aurkitu izan dira, haize orratzenak, alegia. Adibidez, Karnakeko Khonsu tenpluan, Egiptoko Inperio Berriaren marrazkietan Opet jaialdietan erabiltzen ziren itsasontziak agertzen dira eta haien hiruren mastetan antzeko hegaztiak ikus daitezke: bat Ramses III.aren itsasontzian, beste bat Herihorren erregealdiko itsasontzi batean eta, azkena, Meri-Amonen itsasontzian.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]