Oopart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herdoiltzen ez den burnizko zutabea. IV-V. mendekoa, Qutab Minar (Indian).

Oopart hitza ingelesetik hartutako akronimoa da: OOPArt, out of place artifact ("lekuz kanpo dagoen objektua"). Kontzeptua Ivan T. Sanderson AEBko kriptozoologoak (1911-1973) sortu zuen. Hitz honekin inguru historikotik kanpo zeuden objetuak definitu nahi zituen. Adibidez, zer egiten du Olaf III.a Norvegiakoaren garaiko txanpon batek, 1065-1080 urte ingurukoa, Kolon aurreko Ameriketako Estatu Batuetako aztarnategi batean? Kolon aurretik bikingoek Ipar Amerika kolonizatu zuten? Modu batez, objektu horiek, itxuraz, kronologia historikoak zalantzan jartzen dituzte. Kontzeptu hau zientzia munduan ez da erabiltzen; ohikoa da, aldiz, parapsikologian eta pseudozientzietan.

Pseudozientzien interpretazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Objektu hauen fenomenoa paradigma arkeologikoak eta zientzia ofizialekoak zalantzan jartzeko erabili izan da. Horrela, antzinako astronauten teoriaren defendatzaileek zientziaren giza-garapenaren teoriak zalantzan jarri dituzte. Kreazionismoaren aldekoek ere Lurraren adina zalantzan jartzeko erabili dituzte. Halaber, ufologoek objektu hauen bidez estralurtarren eragina giza-garapenean justifikatu dute, estralurtar horien bitartez gizakiak, edo herri batzuek behintzat, aurrerapen teknologikoak ezagutu zituztela adierazten omen dituzte. Orokorrean, oopart horiek zientziaren hutsuneak eta planteamendu okerrak erakutsiko lituzkete.

Zientziaren interpretazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean zientzialarien komunitatea horrelako objektuen aurrean oso ezkorra agertzen da. Horrelako asko zientifikoki interpretatu dira, palinpsesto moduan, faltsutze moduan, interpretazio okerren ondorioak bezala...

Dena dela, zenbait kasutan, benetazkoak bezala onartu behar izan dira eta, ondorioz, historiaren berrinterpretazioak eragin dituzte. Kasu garbiena Antiziterako mekanismoarena izan da. Aurkikuntza horren ondorioz antzinako greziarrek beste maila teknologikoa zutela onartu behar izan da.[1]

Oopart ezagun batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tresna Irudia Deskribapena Kronologia Aurkitutako tokia Azalpenak
Antiziterako mekanismoa Antzinako Greziako kalkulagailu astronomikoa. Mekanikoki Eguzki eta Ilargiaren posizioak kalkulatzen zituen. K.a. 80. hamarkadan Antizitera uhartea (Grezia) Askoren iritziz ezagutzen den engranajeen bidez funtzionatzen zuen lehen tresna.
Piri Reisen mapa Otomandar jatorrizko mapa. Amerikar kontinentea marraztua agertzen da. 1513 Istanbul (Turkia) Mapan Hegoamerikako zonalde batzuk agertzen dira proiekzio berezi batekin eta horrek ekarri du Antartidaren kostaldeekin nahastea.[2]
Saqqarako txoria Antzinako Egiptoko hegazti baten irudia hegan egiteko planeatzaile bezala interpretatua. K.a. 200. urtetan Egipto Askoren iritziz haurrentzako jostailua.
Shakōkidogū Japoniako estralurtar baten errepresentazioa izan daiteke. K.a. 400. urtetan Japonia Deabruen errepresentazioak.
Denderako argiak Egipton bonbilak erabiltzen zituzten? K.a. IV. mendean Dendera (Egipto) Zientzialarientzat pareidolia bat da. Benetan dagoena suge bat eta lore bat dira.
Costa Ricako harrizko esferak Oso ondo zizeltatutako esferak. Ez dakigu nola eta zertarako egiten ziren. 200-1500 urtetan Costa Rica Zientzialariek erritoak egiteko objektuak zirela pentsatzen dute.Ikertzen ari dira.
Acámbaroko irudiak Buztinezko irudiak. Dirudienez aspaldian desagertutako animalien errepresentazioak dira. K. a. 2500 urtekoak baina eztabaida dago. Acámbaro (Mexiko) Zientzialariak faltsutze baten aurrean gaudela pentsatzen dute. Waldemar Julsrud-ek aurkitu zituen eta gehiago biltzeko nekazariei ordaindu egiten zien. Irudi batzuen datazioa behintzat garaikidea da.
Nazcako lerroak Basarmotuan egindako eskala handiko irudiak. Bakarrik zerutik ikus daitezke eta, ondorioz, pseudo arkeologo askorentzat estralurtarrek ikusteko eginak zeuden. 400-600 urtekoak. Nazca (Peru) Errito bideak dira. Bustinezko aldareak aurkitu dira. Espezialistek Nazca kulturarekin lotzen dute. Jainkoak zeruan bizi ziren eta haiek ikusteko pentsatuta omen daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]