Edukira joan

Sara Pfeiffer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sara Pfeiffer

Bizitza
JaiotzaLund Cathedral parish (en) Itzuli1829ko uztailaren 12a
Herrialdea Suedia
HeriotzaSankt Matteus (en) Itzuli eta Lidingö (en) Itzuli1913ko urtarrilaren 26a (83 urte)
Hobiratze lekuaNorra begravningsplatsen (en) Itzuli
Familia
AitaCarl Gustaf Schönbeck
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Find a Grave: 215778582 Edit the value on Wikidata

Sara Christina Wilhelmina Apollonia Pfeiffer, jaiotzez Schönbeck (Lund, 1829ko uztailaren 12a – Lidingö uhartea, Stockholm, 1913ko urtarrilaren 26a), Sylvia izengoitiaz ere ezaguna, suediar idazlea izan zen, batez ere eleberriak idatzi zituena[1][2][3].

Sarah Schönbeck 1829an jaio zen Lunden, Carl Gustaf Schönbeck medikuaren eta Sophia Wilhelmina Lecheren familian. 1835ean Göteborgera joan zen bizitzera, aitak lana lortu baitzuen han. 1857an Carl J. F. Pfeiffer agronomoarekin ezkondu zen, eta harekin bi alaba izan zituen[2][3].

Gaztetan hasi zen idazten, baina hala ere, literatura jarduerak serio hartu zuiten senarra zailtasun ekonomikoak izan zituenean. Lehen liburua, Fosterbarnet. Medaljongen. Tvenne berättleser izenburua zuena, 1864an argitaratu zuen, Sylvia izengoitiaz sinatuta[3].

Bizitzaren amaiera arte idazten jarraitu zuen. Senarra hil zitzaionean, Stockholmera joan zen bizitzera eta bere alabez gain, adoptatutako haur bat hezi zuen. 1880an liburutegi bat ireki zuen, baina hainbat urteren buruan itxi behar izan zuen[3].

Sara Pfeiffer oso idazle oparoa izan zen. Hainbat eleberri historiko eta liburu entretenigarri asko idatzi zituen[4]. Ospe handia izan arren, ez zuen inoiz diru asko irabaztea lortu[3].

1913an hil zen Stockholmeko Lidingö uhartean, eta Solnako Norra begravningsplatsen hilerrian lurperatu zuten.

  • Fosterbarnet : medaljongen : tvenne berättelser (1864)
  • Carl XIV Johan och nämndemannen : historisk skizz (1865)
  • Tio skizzer och noveller (1865)
  • Aurora Trampe : berättelse (1867)
  • Taflor ur Göteborgslifvet (bi liburukitan, 1867-1869)
  • Agatha Denkwart : en familjhistoria (1871)
  • Ett nattstycke : ram kring fyra taflor : prisnovell (1871)
  • Magdalena Rudenschöld : romantisk skildring från Gustaf III:s och hertig-regentens dagar (1875)
  • Byhistorier från Skåne (1876)
  • Axel Fersen och Marie Antoinette : historisk romantisk skildring (1877)
  • Dora Rein : en värnlös flickas öden (1877)
  • På Söder : Onsdags-bröllopet (1877)
  • Samlade noveller och berättelser (1878)
  • Farbror Sakarias (1880)
  • En slant i håfven (1880)
  • Guldets makt : Stockholmsbilder (1881)
  • Magdalena Rudenschöld : romantisk skildring (1885)
  • Skön Öllegård : historisk romantisk skildring från Carl XI:s tid (1886)
  • Sofie Hagman : en kärlekshistoria från gustavianska tiden (1887)
  • En drottning : från Medelhafvets böljor till Mälarens strand : historisk romantisk skildring (1888)
  • Ett brustet hjerta : novell (1889)
  • Herr Liwenburg : bild ur Stockholmslifvet (1889)
  • Emelie Högkvist : romantiserad skildring (1890)
  • Solglimtar : teckning ur folklifvet (1892)
  • Under kastanjeträdet : novell (1892)
  • Sofie Hagman : en kärlekshistoria från gustavianska tiden : skildring (1900)
  • Emilie Högqvist : romantiserad skildring (1901)
  • Hennes frieri : Oupplösliga band ; Herr Liwenburg : noveller (1906)
  • Elisabeth : en prostgårdsroman (hil ostekoa, 1914)
  • Allt för hennes skull : roman (hil ostekoa, 1915)
  • Under kärlekens himmel : roman (hil ostekoa, 1915)
  • Ett upplöst äktenskap : roman (hil ostekoa, 1915)
  • Agatha: romanen om en nöjeslysten kvinna : svenskt original (hil ostekoa, 1919)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Suedieraz) «Pfeiffer, Sara Kristina Vilhelmina Apollonia» Nordisk familjebok. 21. Papua - Posselt (argitaratze data: 1915), 747-748 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  2. a b (Suedieraz) Leijonhufvud, Sigrid; Brithelli, Sigrid. (1893). «Pfeiffer, Sara Christina Wilhelmina Apollonia» Kvinnan inom svenska litteraturen intill år 1893.. , 137 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  3. a b c d e (Ingelesez) Heggestad, Eva. «Sara Christina Wilhelmina Apollonia Pfeiffer» Svenskt kvinnobiografiskt lexikon 2018-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-12-31).
  4. (Suedieraz) Lauritzen, Monica. (2012). Sanningens vägar: Anne Charlotte Lefflers liv och dikt. Stockholm: Bonnier, 549 or. ISBN 978-91-0-012770-1..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]