Sara Tavares
Sara Tavares | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sara Alexandra Lima Tavares |
Jaiotza | Lisboa, 1978ko otsailaren 1a |
Herrialdea | Portugal |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Heriotza | Hospital da Luz Lisboa (en) , 2023ko azaroaren 19a (45 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: neoplasm of cerebral hemisphere (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, piano-jotzailea, gitarra-jotzailea, perkusionista eta abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Sara Alexandra Lima Tavares (Lisboa, 1978ko otsailaren 1a – ibidem, 2023ko azaroaren 19a[1][2]) portugaldar abeslaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sara Tavares 1978an jaio zen Lisboan, caboverdetar jatorriko familian[3]. 1994an, Chuva de Estrelas lehiaketa irabazi zuen, non Whitney Houstonen abesti bat interpretatu zuen[4][5].
Urte berean, RTP Abesti Jaialdian parte hartu zuen. Geroago Portugal Eurovision Abesti Lehiaketan ordezkatu zuen Dublinen Chamar a Música abestiarekin eta zortzigarren postuan gelditu zen[3][4].
2005eko azaroan Balance diskoa kaleratu zuen. Urteko diskorik onenetakotzat jo zuen kritikak, eta urrezko disko bihurtu zen. Bom Feeling abestiarekin Sara Tavaresek Millenium BCP bankuko publizitate kanpaina batean parte hartu zuen. Kanpainaren bidez, abeslariaren 40.000 CD banatu ziren bankuko bezeroen artean[6].
2023ko azaroaren 19an hil zen Lisboan garuneko tumore baten ondorioz[1][2].
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021ean, publikoki iragarri zuen 24 urterekin konturatu zela bisexuala zela[7].
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sara Tavaresen diskografiaren artean honako disko hauek daude:
- Sara Tavares e Shout! (CD, BMG, 1996) - Com os Shout!
- Mi Ma Bô (CD, BMG, 1999)
- Balancê (CD, World Connection, 2005)
- Alive in Lisboa (2CD+1DVD World Connection 2008)
- Xinti (CD, World Connection, 2009)
- Fitxadu (CD, Sony Music, 2017)
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Chamar a Música (BMG, 1993)
- Pirilampo (1997) - Com os Shout!
- Fix Me Jesus/Oh Happy Day (BMG, 1996) - Com os Shout!
- Nha Cretcheu (Meu Amor) (BMG, 1999)
- Eu Sei (BMG, 1999)
- Balancê (World Connection, 2007)
- Bom Feeling (World Connection, 2007)
- Ponto de Luz (World Connection, 2009)
- Coisas Bunitas (Sony Music, 2016)
- Brincar de Casamento (Sony Music, 2017)
Konpilazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Chuva de Estrelas (1994) - One Moment In Time
- O Corcunda de Notre-Dame (1994) - Longe do Mundo
- Vinte Anos Depois de Ar de Rock (2000) - Saiu Para a Rua
- Canções de Embalar (2001) - Que Nome Lhe Vamos Dar/Lindas Meninas
- Novo Homem Na Cidade (2004) - Nova Feira da Ladra
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Portugesez) «Sara Tavares: uma vida a chamar a música» Diário de Notícias 2023-11-19 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ a b (Portugesez) «Morreu a cantora Sara Tavares» SIC Notícias 2023-11-19 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ a b (Portugesez) Lago, Duarte. «Portugal na Eurovisão! Em 1994, Sara Tavares chamou a música… e muitos pontos do júri» N-TV 2018-04-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ a b (Portugesez) Franco, Carolina. «Sara Tavares apresenta novo disco no Casino Estoril» Gerador 2019-05-23 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ (Portugesez) «Sara Tavares» Revista Amar 2019 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ (Portugesez) «BCP lança nova campanha associada a música agora com Sara Tavares» RTP Notícias 2006-09-01 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- ↑ (Portugesez) «Sara Tavares: “Tinha 24 anos quando percebi que era bissexual”» EsQrever 2021-08-13 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).