1994ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1994ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Apiriralen 30, 1994
Egoitza Point Theatre, Dublin
Aurkezlea(k) Cynthia Ní Mhurchú
Gerry Ryan
Antolatzailea Raidió Teilifís Éireann (RTÉ)
Partaide kopurua 25
Irabazlea "Rock 'n' Roll Kids"
Paul Harrington & Charlie McGettigan
 Irlanda

1994ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 39. edizioa izan zen. Dublingo Point Theatre aretoan ospatu zen, Irlandan, apirilaren 30ean. Aurkezleak Cynthia Ní Mhurchú eta Gerry Ryan izan ziren.

Garailea Irlandako Paul Harrington & Charlie McGettigan duoa izan zen, "Rock 'n' Roll Kids" kantuarekin. Irlandaren seigarren garaipena izan zen, eta hirugarrena jarraian. Irlandak garaipen kopuru errekorra hautsi zuen, eta lehen aldia izan zen herrialde batek jarraian hiru garaipen lortzen zituela.

Jugoslaviaren eta Ekialdeko Blokearen desegiteen ondoren, partaide izan nahi zuten herrialde kopuru handia kudeatzeko, aurreko edizioko azken zazpi sailkatuak urte batez lehiaketatik kanpo uztea erabaki zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak. Italia eta Luxenburgok lehiaketari uko borondatez egin ziotenez, aurreko edizioko azken bost sailkatuak geratu ziren kanpoan (Belgika, Danimarka, Eslovenia, Israel, eta Turkia). Bestalde, Errumania, Errusia, Eslovakia, Estonia, Hungaria, Lituania eta Poloniak lehen agerpen ofiziala egin ahal izan zuten lehiaketan.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Suedia Suediera Marie Bergman & Roger Pontare "Stjärnorna" Izarrak 13 48
02  Finlandia Finlandiera, Ingelesa CatCat "Bye Bye Baby" Aio aio laztana 22 11
03  Irlanda Ingelesa Paul Harrington & Charlie McGettigan "Rock 'n' Roll Kids" Rock 'n' rollaren haurrak 1 226
04  Zipre Greziera Evridiki "Ime anthropos ki ego" (Είμαι άνθρωπος κι εγώ) Ni ere pertsona naiz 11 51
05  Islandia Islandiera Sigga "Nætur" Gauak 12 49
06  Erresuma Batua Ingelesa Frances Ruffelle "We Will Be Free (Lonely Symphony)" Askeak izango gara (Sinfonia bakartia) 10 63
07  Kroazia Kroaziera Tony Cetinski "Nek' ti bude ljubav sva" Maitasun guztia eduki dezakezu 16 27
08  Portugal Portugesa Sara Tavares "Chamar a música" Musikari deialdia egin 8 73
09  Suitza Italiera Duilio "Sto pregando" Otoi egiten dut 19 15
10  Estonia Estoniera Silvi Vrait "Nagu merelaine" Itsasoko olatu bat bezala 24 2
11  Errumania Errumaniera Dan Bittman "Dincolo de nori" Hodeiez haratago 21 14
12  Malta Ingelesa Chris & Moira "More than Love" Maitasuna baino gehiago 5 97
13  Herbehereak Nederlandera Willeke Alberti "Waar is de zon" Non da eguzkia 23 4
14  Alemania Alemana[f 1] MeKaDo "Wir geben 'ne Party" Festa bat emango dugu 3 128
15  Eslovakia Eslovakiera Tublatanka "Nekonečná pieseň" Abesti amaigabea 19 15
16  Lituania Lituaniera Ovidijus Vyšniauskas "Lopšinė mylimai" Nire maitearentzako lo-kanta 25 0
17  Norvegia Norvegiera Elisabeth Andreassen & Jan Werner Danielsen "Duett" Duetoa 6 76
18  Bosnia-Herzegovina Bosniera Alma & Dejan "Ostani kraj mene" Geratu nirekin 15 39
19  Grezia Greziera Kostas Bigalis & The Sea Lovers "To trehandiri" (Το τρεχαντήρι) Trehandiria[f 2] 14 44
20  Austria Alemana Petra Frey "Für den Frieden der Welt" Munduaren bakearengatik 17 19
21  Espainia Gaztelania Alejandro Abad "Ella no es ella" Hura ez da bera 18 17
22  Hungaria Hungariera Friderika Bayer "Kinek mondjam el vétkeimet?" Nori kontatu ahal dizkiot nire bekatuak? 4 122
23  Errusia Errusiera Youddiph "Vechny strannik" (Вечный странник) Betiereko ibiltaria 9 70
24  Polonia Poloniera Edyta Górniak "To nie ja!" Ez nintzen ni! 2 166
25  Frantzia Frantsesa Nina Morato "Je suis un vrai garçon" Benetako mutil bat naiz 7 74
  1. Hitz batzuk ingelesez.
  2. Trehandiri itsasontzi mota bat da.

Riverdance[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artista partaideen emanaldien ondoren eta bozketak ezagutarazi aurretik, Riverdance irlandar dantzen ikuskizuna estreinatu zen eszenatokian (zazpi minutuko iraupenarekin), besteak beste Michael Flatley dantzariaren partaidetzarekin. Riverdancek oso harrera ona izan zuen, Point Theatre-ko ikuslegoak zutik txalo zaparrada batekin agurtu zuelarik. Lortutako arrakasta eta oihartzuna hurrengo urtean "Riverdance: The Show" ikuskizun propioa sortzeko abiapuntua izan zen, munduan zehar ikusi ahal izan zena. Eurovision lehiaketako ekitaldiarteko ospetsuena bezala jotzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]