Edukira joan

Satavahana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Satavahana
Geografia
HiriburuaAmaravathi (en) Itzuli
16°34′23″N 80°21′29″E
KontinenteaAsia
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia
Demografia
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioahinduismo
Historia
Sorrera data: K.a. 230
Bestelako informazioa

Satavahana Inperioa edo dinastia edo Andhra dinastia, izen gisa erabilia (satavahanak edo andhrak esaten zaie herri hauei edo beren agintariei), Indiako errege dinastia bat izan zen, aginte politiko handi bat osatu zuena zenbait mendez, Dharanikota eta Amaravati eskualdeetan egungo Andhra Pradesh eskialdean, baita Junnar edo Pune eta Prathisthan menderatu zituztenak Maharashtran. Beren aginteak K.a. 220tik 450 urte inguru iraun zuen gure aroko 220.era arte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satavahanak hasieran Maurya Inperioko tributu ordaintzaileak, izan ziren baina independenteak bilakatu ziren Ashoka hil ondoren. Beraien erreinuko biztanleak jatorri dravidikokoak ziren, gaur egungo Telugu kulturarekin lotuan,baina dinastiak Sanskritozko kultura indoeuroparra mailegatu zuen India iparraldetik. Lehian aritu ziren Shunga dinastia, eta horien ondoren Kanva direlakoekin, hauek azkenik hegemonia kendu zietelarik Magadha eskualdean.

Gainbehera garai baten ostean, Gautamiputra Satakarnik ( 106 - 131 ) Andhra dinastiaren boterea berreskuratzea lortu zuen, okerrenean zegoenean. 124. urtean, Nahapana errege eszita eta Usavadatta satrapa irabazi zituen, Ksaharâta eszitiar dinastia suntsituz horrekin.

Vijayaren erregealditik ( 203 - 209 ), Andhra inperioa apurka-apurka printzerri independenteetan banatzen joan zen (203-227), praktikan desagertuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]