Sator itsu
Sator itsu | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Eulipotyphla |
Familia | Talpidae |
Leinua | Talpini |
Generoa | Talpa |
Espeziea | Talpa occidentalis Cabrera, 1907
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Sator itsua (Talpa occidentalis) ugaztuna da, talpidaeen familiakoa. Iberiar Penintsulan besterik ez da bizi[1], tartean mendebaldeko Euskal Herrian.
Sator arrunta baino txikiagoa da. Nekazariek izurritetzat hartzen dute[2].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burua+gorputza = 98-107 mm
Isatsa = 20 - 27 mm
Pisua = 40-52 gramo
Sator itsua, Italiako, Greziako eta Turkiako Talpa caeca-ren oso antzekoa den espeziea da morfologiari dagokionez, hala ere, ikertzaile batzuen arabera, maila kromosomikoan alde nabarmenak aurkezten ditu.
Animalia honek sator arrunta baino gorputz txikiagoa du eta burezurreko luzera ere laburragoa du.
Sator itsuak itxuraz sator arrunta baino laburragoa den aurpegia du; kasu batzuetan, molarren (mesostiloa) tarteko gailurren puntak bitan banatuta eduki ohi dituzte, baina ezaugarri hori laster desagertzen da hortzen higaduragatik.
Banaketa, habitata eta egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie honen banaketa-eremuak Iberiar penintsulako hego-mendebaldeko bi erenak, okupatzen ditu gutxi-gorabehera.
Gure azterketetan, sator txiki hori Euskal Herriko ipar-mendebaldean baino ez da kokatu. Orain arte lortutako datu guztiek adierazten dute ez dela espezie oso ugaria.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Wilson, D. E. & Reeder, D. M. (editors). 2005. Mammal Species of the World. A Taxonomic and Geographic Reference (3rd ed).
- ↑ IUCN - Talpa occidentalis
- ↑ (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 341 or. ISBN 84-7542-639-5..
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |