Sator karratu
Itxura
Sator karratua, karratu magiko mota batek jasotzen dien izendapena da, latinezko SATOR, AREPO, TENET, OPERA, ROTAS bost hitzez osatua dagoena, multzo hisa harturik, bai goitik behera nahiz ezker-eskubi, palindromoa osatzen dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karratu magikoa Europako hainbat arkeologia indusketetan topatu izan da.
Adibide antzinakoena eta ospetsuena, 1925ean Ponpeiako indusketan aurkitu zena da. Gimnasio handiaren zutabe batean dagoen idazki bat da, ta karratuaren historiari buruzko ikerketetan berebiziko garrantzia izan du.
Beste hainbat:
- Ingalaterran, Cirencesterko hondakinetan (antzinako Corinium).
- Italian, San Pietro ad Oratorium elizan, Bussi eta Capestrano artean (Abruzzo eskualdean).
- Frantzian, Rochemaureko gazteluan.
- Frantzian, Oppèden.
- Italian, Sienako katedralaren horma batean.
- Italian, Collepardoko abandian.
- Espainian, Santiago de Compostelakoan.