Edukira joan

Savonia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Savonia
Savo / Savolax


1634 - 1775
Savoniako armarria
Armarria
Savoniako kokapena
Herrialdea
Gaur egungoa
Txantiloi:Herrialde info SDI
 FIN
Hiriburua Savonlinna
Azalera
km2
Biztanleria
Dentsitatea
()
bizt/km²

Savonia Finlandiako antzinako probintzietako bat da, Häme, Ilandia, Karelia eta Pohjanmaa probintziak mugakide zituenak.

Gaur egun, probintzia, Ekialdeko Finlandian dago kokaturik eta hiriburua Kuopio hiria dauka. Savonlinna hirian dagoen Olavinlinna gaztelua Finlandiako ikusgarriena da, urez inguratutako mutur batean kokatuta dagoelako.

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako historia»

Savonia, savo herriaren lurraldea da, izan ere, Finlandia, 3 herrik osatu zuten: Kareliarrak, Samitarrak eta Finn herriak. Savo herria azkenengoen tribu garrantzitsuenetarikoa izan zen historiaurrean, baina Suediarekiko urruntasuna kontuan hartuta atzean gelditu zen mendebaldeko Benazko Finlandia eta Satakunta probintzien aldean.

Suediarrak lurraldean sartzerakoan, gaztelu defentsa bat eraiki zuten Savonlinnan, Olavinlinna gaztelua. Viipuriko gazteluarekin batera, novgorodarrengandik babesteko gazteluak izan ziren, eta ez Turkukoa edo Hämeenlinnakoa bezala, suediarren kontrola lurraldean zabaltzeko eraikiak izan zirelarik.

Bigarren Mundu Gerran, Kareliaren gertutasunagatik hainbat gerren lekuko izan behar izan zuen Savonia eta sobietarren barne izateko aukera atsegin zuten probintzia bakarrenetakoa izan zen. Izan ere, ez zen eskualde dirudunen artean aurkitzen eta sobietarren laguntza nahi zuten balantza hori orekatzeko.

1809. urtean Savonia probintzia desegin egin zen errusiarren esku gelditu ostean. Hala ere, gaur egun bertako usadioak eta ohitura txikiak mantentzen jarraitzen dira.

Savoniako kultura, Finn herriaren kulturaren antzekoa da, Finlandia %97koaren bera. Hala ere, finlandiarrei arraro egiten zaien dialekto berezi bat hitz egiten dute, eta gehienak kareliar eta samitarren ondorengoak dira.

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako Antzinako Armarriak»

Arkuak eta geziak ehiza errepresentatzen dute, eta gainera, muga ondoko probintzia zenez esanahi defentsiboa zuela uste da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]