Saxo Grammaticus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saxo Grammaticus

Bizitza
JaiotzaSjælland, 1150
Herrialdea Danimarka
Heriotza1220 (69/70 urte)
Hezkuntza
HeziketaRoskilde Cathedral School (en) Itzuli
HizkuntzakMedieval Latin (en) Itzuli
Old Danish (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
IMDB: nm0334550 Edit the value on Wikidata

Saxo Gramaticus (c. 1150 - 1220) XII. mendeko historialari daniarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizia ez da erabat ezaguna baina berarena omen da Gesta Danorum, Danimarkako historia azaltzen duen hamasei liburutako bilduma. Geroagoko historialariek diotenez Sjælland uhartean jaio zen baina Danimarkatik kanpo ikasi zuela uste da, agian Frantziako eskolaren batean, bere latina oso garatua baita eta Erromari buruzko ezagutzak agertzen baititu. 1342ko Chronica Jutensis liburuko Compendium Saxonis atalean gehitu zitzaion Gramaticus abizena, bere latin egokia zela eta.

Gesta Danorum[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Gesta Danorum»

Danimarkako Valdemar I.ak aginduta idazti zuen Saxo Gramaticusek Danimarkaren historia kontatzen zuen 16 liburutako bilduma. Prosan idatzita zegoen, tarteka poemak agertzen baziren ere. Lehenengo bederatzi liburuetan Eskandinaviar mitologia lantzen zuen eta azken zazpi liburuetan Danimarkako historia. Bereziki aipatzekoak dira hirugarren liburuko 'Amleth' printzearen historia (Shakespeareri Hamlet lana inspiratu ziona) eta hamalaugarren liburuko Rügengo tenpluaren deskribapena.

Liburuak galdu baziren ere, lanaren lau zati kontserbatzen dira oraindik, Angersko zatia (orijinala izan daitekeena) eta Lassen, Kall-Rasmussen eta Plesnerreko zatiak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]