Scott Pilgrim vs. the World

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Scott Pilgrim vs. the World
Jatorria
Argitaratze-data 2010
Jatorrizko izenburua Scott Pilgrim vs. the World
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Japonia eta Kanada
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia erromantikoa, action comedy film Itzuli, LGBTeei buruzko filma, film komikoa, akziozko filma eta fantasiazko filma
Iraupena 112 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Scott Pilgrim Itzuli
Grabazio lekua(k) Toronto eta Casa Loma Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Edgar Wright Itzuli
[[Kategoria:Edgar Wright Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Michael Bacall Itzuli
Edgar Wright Itzuli
Bryan Lee O'Malley Itzuli
[[Kategoria:Michael Bacall Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Edgar Wright Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Bryan Lee O'Malley Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Michael Cera
Mary Elizabeth Winstead (Ramona Flowers )
Kieran Culkin
Chris Evans
Anna Kendrick
Alison Pill
Brandon Routh
Jason Schwartzman
Johnny Simmons
Ellen Wong
Mae Whitman
Brie Larson
Erik Knudsen
Aubrey Plaza
Thomas Jane
Clifton Collins
John Patrick Amedori
Mark Webber
Bill Hader
[[Kategoria:Michael Cera Itzuli antzeztutako filmak]]








[[Kategoria:Ellen Wong Itzuli antzeztutako filmak]]





[[Kategoria:Clifton Collins Itzuli antzeztutako filmak]]


Ekoizpena
Ekoizlea Edgar Wright Itzuli
Marc E. Platt
Nira Park Itzuli
[[Kategoria:Edgar Wright Itzuli ekoitzitako filmak]]

[[Kategoria:Nira Park Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Big Talk Productions Itzuli
[[Kategoria:Big Talk Productions Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Jonathan Amos Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Nigel Godrich Itzuli
Argazki-zuzendaria Bill Pope
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Toronto
Kanpo loturak
www.scottpilgrimthemovie.com/

Scott Pilgrim vs. the World (gazteleraz Scott Pilgrim contra el mundo eta frantsesez Scott Pilgrim) 2010eko akzioko eta komediazko pelikula bat da. Edgar Wright-ek pelikula ko-idatzi, ekoiztu eta zuzendu zuen, Bryan Lee O'Malley-ren Scott Pilgrim komiki serietan oinarrituta. Pelikulan, Scott Pilgrim (Michael Cera), musiko kanadiar bat, bere ametsetako neska ezagutzen du, Ramona Flowers (Mary Elizabeth Winstead). Ramonaren maitasuna lortzeko, Scottek Ramonaren mutil-lagun ohi maltzurren aurka borrokatu behar du.

Lehengo komiki alea argitaratu ostean, pelikula egitea planteatu zen. Wright proiektuan interesatu zen eta filmaketa 2009ko martxoan hasi zen Toronton. Scott Pilgrim vs. the World San Diegoko Komiki konbentzio internazionalean egindako konferentzia baten ostean proiektatu zuten lehengo aldiz [1]. 2010eko abuztuaren 13an estreinatu zen Amerikako Estatu Batuetan eta 2010eko azaroaren 12an Espainian. [2]

Pelikula Amerikako Estatu Batuko txartel-leihatiletan bostgarren postuan geratu zen bere lehengo asteburuan, 10,5 milioi dolarrekin. Oso kritika positiboak lortu zituen zinema kritikoen eta komikiaren zaleen partetik, [3] baina hori ez zen izan nahikoa arrakastatsua izateko. Amerikako Estatu Batuetan, guztira, 31.5 milioi dolar lortu zituen, eta kanpoko merkatuan 16 miloi dolar. [4] [5]

Dena den, pelikulak zabalpen handiagoa izan zuen etxeko salmentetan eta gaur egun kultuzko pelikula bat bilakatu da. [6][7]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Toronton, Scott Pilgrimek (Michael Cera), Sex Bob-omb bandaren baxu-jotzaileak, Knives Chau (Ellen Wong) ikaslearekin erlazio sentimental bat hasten du eta horregatik bere lagun gehienen barreak jasotzen ditu. Egun batean Scottek neska berri bat ezagutzen du, Ramona Flowers (Mary Elizabeth Winstead), eta berarekin obsesionatzen da. Horrek Knivesen interesa galtzea eragiten du.

Scottek eta bere bandak G-Maneko diskografikarekin kontratu diskografiko bat lortzeko lehiaketa batean parte hartzen dute eta han jotzen ari diren bitartean, Matthew Patelek (Satya Bhabha) Scott erasotzen du. Matthewk bere burua aurkezten du Ramonaren lehengo mutil-lagun ohia dela esanez. Scott irabazle ateratzen da eta ikasten du Ramonaren bikote ohiei irabazten badie Ramonarekin egonkortasuna lortuko duela, beraz neskaren zazpi bikote ohien aurka borrokatzea erabakitzen du.

Scottek Knivesekin zuen erlazioa apurtzen du. Orduan Knives horren errua Ramonari botatzen dio eta Scott berreskuratzen saiatzen da. Bitartean, Scottek bigarren bikote ohiaren aurka borrokatzen du, Lucas Lee (Chris Evans), aktore eta irristalari famatu bat. Scott garaile ateratzen da grid bat egiteko engainatzen duelako eta Lucas lehertzen da. Geroago, Scottek hirugarren bikote ohia topatzen du, Todd Ingram (Brandon Routh). Orain Todd Scotten neska-lagun ohiarekin ateratzen ari da, Natalie «Envy» Adams (Brie Larson). Hasieran, Toddek borroka menderatzen du, bere gaitasun psikikoak beganoak, baina Scottek krema kortadun kafe bat edateko engainatu ostean Polizia Beganoak Toddi bere botereak kentzen dizkio eta horrela Scottek irabazten dio.

Scott Ramonarekin haserretzen da, bere laugarren bikote ohiari irabazi ostean, Roxy Richter (Mae Whitman). Banda lehiaketaren bigarren fasean, Sex Bob-omb bostgarren eta seigarren bikote ohien aurka jotzen dute, Kyle Katayanagi (Keita Saito) eta Ken Katayanagi (Shota Saito) bikiak. Garaile atera ostean, Scottek bizitza estra bat lortzen du. Borrokan zehar Scottek Ramona bere zazpigarren eta azken bikote ohiarekin ikusten du, musika ekoizlea den Gideon Graves (Jason Schwartzman). Musika txapelketa irabazi ostean, Gideon Graves Sex Bob-omben babeslea bilakatzen da. Sex Bob-omben kide guztiak kontratua onartzen dute Scott izan ezik. Horren ostean, Scottek banda uzten du eta geroago Ramonak Scottekin apurtuko du Gideonekin zuen erlazioa berreskuratzeko.

Etxeko bidean, Scottek Gideonen dei bat jasotzen du, bere Kaosaren Antzokira gonbidatzen du, bertan Sex Bob-omb jotzen ari da, haien artean gorrotoa ez dagoela esanez. Scott heltzen da eta Gideonen aurka borrokatzen du, Ramonarengan duen maitasuna aitortzen. Horrela Scottek ezpata bat lortzen du, “Maitasunaren Ezpata” eta Gideonen aurka erabiltzen du. Knives antzokian agertzen da eta Ramonaren aurka borrokatzen du, baina Scottek geldiarazten ditu esanez guztia bere errua dela eta berak engainatu dituela. Ikusi gabe Gideonek Scott hiltzen du makilakada batekin.

Scott linbora joaten da eta han Ramonaren bizitza jasotzen du. Ramonak Gideonek sortutako arazoengatik barkamena eskatzen dio eta Gideonek adimena kontrolatzeko gailu bat jarri ziola bere buruan aitortzen. Scott beste bizitza bat duela konturatzen da eta erabiltzea erabakitzen du. Bizitza berriarekin Scott antzokira bueltatzen da bere lagunekin zituen arazoak konpontzeko eta Gideonen aurka borrokatzeko. Orain Scott ez dago Ramonagatik borrokatzen, bere buruagatik baizik, ezpata indartsuago bat lortzen, “Maitasun propioaren ezpata”. Ezpata horrekin Gideon ahultzea lortzen du. Scottek Ramona eta Knivesi barkamena eskatzen die gezurra esateagatik. Gideon berriro Scottekin borrokatzen da eta Ramona mintzen du. Orduan Scott eta Knives elkartzen dira Gideonen aurka borrokatzeko. Horrela Gideon suntsitzen dute eta Ramona adimen kontroletik askatzen dute. Ramona Scottekin apurtzeko prest dago, baina Knives Scottekin zuen erlazioa bukatuta dagoela onartzen du eta Scotti Ramonarekin duen erlazioarekin jarraitzeko bultzatzen du. Mutilak onartzen du eta bere erlazioa jarraitzen dute.

Amaiera alternatiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran beste bukaera bat zeukan pelikulak, non Scott eta Knives elkarrekin bukatzen zuten, baina, ekoizleek uste zuten bukaera hori ez zela egokia pelikularentzat. Ez zioten zentzua ikusten Scottek Ramonaren bikote ohiekin borrokatzea bukaeran Knivesekin geratzeko. Beraz, bukaera berridatzi zen Scott eta Ramona elkarrekin bukatzeko.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bryan Lee O’Malley bere Scott Pilgrim komikiaren lehengo alea idatzi ostean, bere editoreak Oni Pressek Marc Platt ekoizlearekin kontaktuan jarri zen pelikula bat egiteko asmoarekin.[8] Universal Studios Edgar Wrightekin hitz egin zuen. Garai artan Wrightek Shaun of the Dead pelikula bukatu berri zuen. Hasieran O’Malley ez zuen bere komikietan egindako pelikula bat egin nahi, baina azkenean filma egitea onartu zuen dirua behar zuelako.[9]

2005eko maiatzean, estudioak Michael Bacall kontratatzen du filmaren gidoia idazteko.[10] Bacallek gidoia egitea onartu zuen indarra sentitzen zuelako eta pertsonaiekin identifikatua sentitzen zelako.[11] 2009ko urtarrilaren inguruan, zinegileak pelikularen audizio bat egiten dute.[12] Edgar Wrightek O’Mailleyk hasieratik pelikularen gidoiarekin asko lagundu zuela aurkitzen du, esaldi batzuekin lagundu zuen eta eszena batzuk findu zituen. Aldi berean, filmaren garatze prozesuan Wrightek eta Bacallek idatzitako zenbait trama komikietara pasatu ziren, zehazki laugarren eta bostgarren aleetan. [13]

O’Malley pelikulan Scott Pilgrim’s Finest Hourren, seigarren alearen, materialik ez zela agertuko baieztatu zuen filmaren ekoizpena hasita zegoenean. Bitartean, azkenengo aktuarentzako ideiak eta iradokizunak partekatzen zituen, agian gidoiaren prozesuan zehar trama batzuk aldaketak izango zituztela onartu zuen eta «bere bukaera bere bukaera dela» aitortu zuen. [14] Pelikula egiten zen bitartean, O’Malleyk bere notak Wrighti eta Bacalli eman zizkien.

Pertsonai nagusientzako frogak 2008ko ekainean hasi ziren.[15] Argazkigintza nagusia 2009ko martxoan hasi zen Toronton, eta abuztuan bukatu zen.[16][17] Pelikularen jatorrizko amaieran, Scott Pilgrim komiki seiararen azkenengo komikia idatzi baino lehen, Scottek Knivesekin bueltatzen zen. Komikia argitaratu ostean, non Scott eta Ramonak elkarrekin bukatzen duten, eta frogen bitartean audientziak erreakzio ezkorra izan ostean, bukaera berri bat filmatu zen, non Scott eta Ramonak elkarrekin bukatzen zuten komikietan bezala.

Pelikularen aurrekontua 85 eta 90 milioi dolar bitartekoa izan zen, baina, zergen beherapenen ostea, aurrekontua 60 milioi dolarekoa izan zen. [18]

Casting[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendariak bere aktore-multzoan konfiantza zeukan. Wrightek aitortu zuen «Hot Fuzzen bezala jente ona daukagu parte txiki guztietan, hemen gauza berbera gertatzen da. Honen alde positiboa ezagutzen duzun jendea dagoela da, Michael [Cera] eta Jason [Schwartzman], eta gero goraka doan jendea daukagu, Anna Kendrick, Aubrey Plaza eta Brie Larson bezala, eta ondoren guztiz ezezagunak direnak». Ez zen estudioaren interferentziarik egon, «Universal ez zidan inoiz inolako arazorik jarri aktore handienekin, Michaelek [Cera] 100 milioi dolarreko bi pelikuletan parte hartu zuelako, eta beste pertsona asko, naiz eta ez izan izen oso handiak, jendeak badaki nortzuk diren».[19]

Wrightek Arrested Development ikusi ostean Cera frogatzea planeatu zuen. Wrightek behar zuen aktore bat zein«Audientziak bere interpretazioaren adi mantentzeko gai dena, baita pertsonaiak pixka bat koldar izaten ari zenean ere» esan zuen. Zuzendariak O’Malleyrekin kontsultatu zituen aktoreen aukeraketa guztiak casting prozesuan.[20] Wrightek Mary Elizabeth Winstead aukertu zuenRamonaren paperentzat grabaketa hasi baino bi urte lehenago, bera «pertsona bezala disposizio oso disdiratsua duelako, beraz oso interesgarria izan zen bere buruaren bertsio bat nola haragitzen zuen ikustea». Ellen Wong, Torontoko aktore bat This is Wonderlanden duen paperarengatik ezaguna, hiru aldiz audizionatu zuen Knives Chauren paperarentzat. Bere bigarren frogan, Wrightek Wong tae kwon don gerriko berdea zela aurkitu zuen eta berari buruz gehiago jakiteko jakin mina sortu zitzaion.[21]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Radiohead taldearen ekoizlea Nigel Godrich, Beck, Metric, Broken Social Scene, Cornelius, Dan the Automator, Kid Koala, eta David Campbell musikariak film honen soinu bandan parte hartu zuten.[22][23][24][25][26] Beckek pelikulan Sex Bob-omb taldeak jotzen zuien musika idatzi eta konposatu zuen eta Brian LeBartonek bandarantzat bateria eta baxua jotzen zuen soinu bandan. Argitaratu gabeko beste bi kanta entzun daitezke teaser trailerrean.[27]

Filmaketa hasi aurretik, Mark Webber, Alison Pilleta Johnny Simmonsbere pertsonaiak jotzen zuten musika-tresnak jotzen ikasi behar izan zuten eta Michael Cerareki, dagoeneko baxu-jotsailea zena, benetako banda bat balira bezala entseiatu.[28] Gainera, aktoreak pelikularen musika bandan abesten dute.[29] Chris Murphyk, Sloan taldekoak, aktorentzako gitarra irakaslea izan zen pelikulan.[30]

Erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diru-bilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuan, pelikula 408 zinema aretoetan estreinatu zen.[4] Lehengo asteburuan bigarren postuan bukatu zuen, 1.6 milioi dolarrekin eta bigarren asteburuan bostgarren postura arte jaitsi zen.[4] Guztira Amerikako Estatu Batuetan 31.5 milioi dolar lortu zituen eta beste merkatu guztien artean 16.1 milioi dolar, horietako 218,6 mila dolar Espainian lortu zituen.[4] Univertsalek pelikularekin dezepzionatuta zeudela aitortu zuten, baina dena den, pelikulaz harro daudela esan zuten.[31]

Etxeko salmentak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scott Pilgrim vs. the Worlden DVDak eta Blu-ray Discoak 2010eko azaroaren 9an atera ziren merkatura[6] eta Erresuma Batuan urte horretako abenduaren 27an.[32]

Lehengo astean, Amerikako Estatu Batuetan, DVDak 190.217 kopia saldu ziren, $3.422.004 irabazten eta 2018an 29 milioi dolar irabazi ditu DVDko salmentetan.[6] Erresuma Batuan, Blu-ray Disc erosiena izan zen bere lehengo astean.[33]

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rotten Tomatoesen, kritikak biltzen dituen web orrialde batean, 263 kritika agertzen dira eta horien %81 positiboak dira. Pelikularen batez besteko nota 7.5/10tatik da. Lekuaren adostasunak «bere gidoia agian ez da bere itxura bezain liluragarria, baina Scott Pilgrim vs. the World arina da, dibertigarria eta asmentsua da». Orrialde horretan, publikoaren %83ari gustatu zaio eta 4/5ko nota jarri diote 140,941 erabiltzaileen datuen arabera.[3] Metaciticen batez besteko nota 69/100nekoa da, 38 kritiketan oinarrituta.[34]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak
Sariak Kategoriak Izena Emaitza
Artios Awards Kasting onena – Aurrekontu handiko pelikulan – Komedia Robin D. Cook eta Jennifer Euston Ez
Austin Film Critics Association Awards Film onena Ez
Central Ohio Film Critics Association Film onena Ez
Aintzat ez hartutako pelikula onena Ez
Detroit Film Critics Society Awards Zuzendari onena Edgar Wright Ez
Talde onena Casting guztiari Ez
Empire Awards Film onena Ez
Zientzia-fikziozko edo fantaziazko onena Ez
Zuzendari onena Edgar Wright Ez
GLAAD Media Awards Film onena – Zabalera handiko filmea Ez
Hugo Awards Errepresentazio dramatiko onena – Forma luzean Michael Bacall eta Edgar Wright Ez
Sierra Awards Arte zuzendaritza onena Ez
Jantzi diseinu onena Laura Jean Shannon Ez
Abesti onena Beck "We Are Sex Bob-Omb" abestiaren gatik Ez
Efektu berezi onenak Ez
Online Film Critics Society Awards Muntai onena Jonathan Amos eta Paul Machliss Ez
Egokitutako gidoi onena Michael Bacall eta Edgar Wright Ez
SFX Awards Zuzendari onena Edgar Wright Bai
San Diego Film Critics Society Awards Edizio onena Jonathan Amos eta Paul Machliss Bai
Egokitutako gidoi onena Michael Bacall eta Edgar Wright Ez
Satellite Awards Film onena – Komedia edo musikala Bai
Aktore onena – Film komikoa edo musikala Michael Cera Bai
Arte zuzendaritza eta produkzio diseinu onenak Nigel Churcher eta Marcus Rowland Ez
Egokitutako gidoi onena Michael Bacall eta Edgar Wright Ez
Saturn Awards Fantasiazko film onena Ez
Scream Awards "The Ultimate Scream" Ez
Zuzendari onena Edgar Wright Ez
"Scream-Play" onena Ez
Bilau onena Satya Bhabha, Chris Evans, Brandon Routh, Mae Whitman, Shota Saito, Keita Saito eta Jason Schwartzman, The League of Evil Exes bezala Ez
Bigarren mailako aktore onena (emakumezkoa) Ellen Wong Ez
Bigarren mailako aktore onena (gizonezkoa) Kieran Culkin Ez
Urteko borroka eszena onena Azkeneko borroka: Scott Pilgrim eta Knives vs. Gideon Graves Bai
Komiki film onena Bai
Teen Choice Awards Aukeratutako filma: Akziozko aktore (gizonezkoa) Michael Cera Ez
Aukeratutako filma: Akziozko aktore (emakumezkoa) Mary Elizabeth Winstead Ez
Aukeratutako filma: Akzioa Ez
Utah Film Critics Association Awards Zuzendari onena Edgar Wright Ez
Gidoi onena Michael Bacall eta Edgar Wright Ez


Komikiaren eta pelikularen arteko desberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikien istorioa ez zegoen bukatuta pelikula estreinatu zenean, gainera, pelikulak istorioa laburtu behar zuen gutxi gorabehera bi orduko film batean kontatzeko. Hori guztia komikien eta pelikularen arteko desberdintasunak sortu zituen, adibideez zenbait azpitrama ezabatu ziren, Stephen Stillen erlazioena edo Knives eta bere aitarena esaterako. Hauek dira desberdintasun garrantzitsuenak:

  • Matthew Patel, Lucas Lee eta Gideonen aurkako borroka izan ezik, beste enfrentamendu guztiak egun desberdinetan gertatutako topaketetan gertatu ziren komikietan.
  • Pelikulan Gideon Gravesek bere bikote ohi guztiak kriogenikoki izozten zituela eta Ramona berarekin bueltatzen ez bazen berdina egingo zuela berarekin ez da aipatzen. Katayanagi bikiak komikian robotikan adituak dira, pelikulan, berriz, disc-jockeyak dira.
  • Komikietan Scottek “Maitasunaren Boterearen” ezpata lortzen du Roxiren aurka duen borrokan.
  • Lynette Guycott komikian protagonismo handiagoa dauka. Hasteko berak kentzen dio Knivesi ileko tintea eta ez Toddek pelikulan bezala. Gainera, Toddek Lynetterekin engainatzen du Envy, eta horrek Toddek Envy jotzen duenean, Toddi «neska bati jotzeko beldurra ez daukat» esatera eramaten du.
  • Pelikulan Matthew Patelen lagun diabolikoak Crash and the Boys bandako kideak suntsitu ordez, komikian bizirauten dute eta geroago Scott eta Todd en baxu txapelketan Scott laguntzen dute.
  • Komikian, belaunaren atzeko erpina Envyren puntu ahula da, ez Roxierena.
  • Komikian Knives eta Ramonaren borroka, Gideonen aurkako borroka baino azkoz lehenago gertatzen da.
  • Komikian, Ramona Scottetik hies egiten duenean ez da Gideonekin itzultzen. Pelikulan, horren ordez, bere gurasoen etxera doa.
  • Pelikulan Sex Bob-omb jotzen dute Kaos Antzokiaren inaugurazio ekitaldian. Komikian, Envy Adams jotzen du, bere solistako karrera hasten.
  • Pelikulan Scottek Neili bere ezizena modu solemneago batekin kentzen dio.
  • Komikietan, azkenengo borroka desberdina da: Ramona Gideoren kontroletik askatu ostean, Scottekin elkartzen da Gideonen aurka borrokatzeko. Han bakoitzak espata bat dauka, Ramonak “Maitasunaren Botearen” ezpata lortzen du, eta biak elkarrekin enfrentamendua irabaztea lortzen dute, Gideon lau zatitan banatzen. Ondoren, lau zati horiek txanponen pila batean bilakatzen diran.
  • Pelikularen bukaeran, Sex Bob-omben existitzan jarraitzen du eta bere baxu-jotzailea Neil da. Komikian, Stephen Stillls banda propio bat sortzen du eta Scottek eta Kimek beste banda bat sortzen saiatzen dira.
  • Komikian Joseph aipatzen da, Sex Bob-ombi laguntzen dien mutil gay bat, eta akengo alearen bukaeran, Stephenekin maitasun erlazio batean bukatzen du. Horren ondorioz, Stephen gay dela aitortzen du. Pelikulan ez da hori guztia aipatzen.
  • Pelikulan Subespazioaren agerpena askoz txikiagoa da.
  • Komikietan, Polizia beganoa zorrotzagoa da, falta bakarra eta bere botereak kentzen die beganoei. Pelikulan, Scottek Todd engainatzen du produktu ez begano bat jateko, komikian berriz Polizia Beganoa agertzen da eta Scotten hitzetan, deus ex machina bat da.
  • Pelikulan, aste batzuk pasatzen dira Scott Ramona ezagutzen duenetik Gideon garaitzen duen arte, komikian, berriz, urte bat baino gehiago pasatzen da.
  • Komikian, Lisa Miller deitutako neska bat existitzen da, Scott eta Kimekin institutuan ikasi zuena. Komikiaren parte batean protagonismo handia hartzen du Scotten beste erlazio bat izan zelako, pelikulan, berriz, bakarrik Juliek aipatzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Goldberg, Matt (2010-07-23) «SCOTT PILGRIM VS. THE WORLD Panel and Screening at the 2010 San Diego Comic-Con» Collider . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  2. Scott Pilgrim vs. the World (2010) - IMDb . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  3. a b (Ingelesez) Scott Pilgrim vs. the World (2010) . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  4. a b c d «Scott Pilgrim vs. the World (2010) - Box Office Mojo» www.boxofficemojo.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  5. (Ingelesez) «Scott Pilgrim vs. the disappointing box office | The Star» thestar.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  6. a b c «Scott Pilgrim vs. The World (2010) - Financial Information» The Numbers . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  7. (Ingelesez) «The Best Comic Book Movie Adaptations» Dork Adore 2012-02-23 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
  8. «Q&A;: Scott Pilgrim creator Bryan Lee O’Malley | TotalFilm.com» web.archive.org 2011-05-19 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  9. «Hero Complex» latimes.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  10. (Ingelesez) Snyder, Gabriel; Snyder, Gabriel (2005-05-25) «‘Pilgrim’s’ progresses» Variety . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  11. Associated Press (2010-11-11) 'Scott Pilgrim' Gets a New Life on DVD . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  12. www.google.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  13. (Ingelesez) «An EPIC Conversation with Edgar Wright & Michael Cera of Scott Pilgrim Vs. The World» Geekadelphia 2010-08-16 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  14. (Ingelesez) «Scott Pilgrim vs. The World Will End Differently Than The Graphic Novels» /Film 2009-05-22 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  15. «Scott Pilgrim vs. the World (Just Not Toronto) - Torontoist» web.archive.org 2011-08-15 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  16. (Ingelesez) «Blog One - Introduction - Scott Pilgrim Vs. The World» Vimeo . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  17. (Ingelesez) «August 28th, 2009 21:40 (EDT) Wrap!» Edgar Wright Here 2009-08-29 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  18. (Ingelesez) Corliss, Richard (2010-08-15) «Box Office: Sly Preys on Julia, World Beats Pilgrim» Time ISSN 0040-781X . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  19. (Ingelesez) Goldberg, Matt (2010-05-25) «Edgar Wright, Michael Cera, and Jason Schwartzman On Set Interview SCOTT PILGRIM VS. THE WORLD - Read or Listen Here» Collider . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  20. «Film news Q&A;: Scott Pilgrim creator Bryan Lee O’Malley | TotalFilm.com» web.archive.org 2010-06-06 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  21. «PAPERMAG: Arts and Style - The Girls of Summer» web.archive.org 2012-03-24 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  22. «Preview new Beck songs in ‘Scott Pilgrim’ trailer» UPROXX 2010-03-31 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  23. (Ingelesez) «Rock 'n' roll: 'Scott Pilgrim' launches with Beck-scored trailer» LA Times Blogs - Pop & Hiss 2010-03-25 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  24. Txantiloi:En-ca «Scott Pilgrim vs. The World Soundtrack Adds Beck Bonus Tracks with Deluxe Edition» exclaim.ca . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  25. (Ingelesez) «Scott Pilgrim Vs. The World | Original Score ~ Digital Release 10th August, 2010» Edgar Wright Here 2010-08-09 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  26. «Music from Scott Pilgrim vs. the World» musicfromfilm.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  27. (Ingelesez) «Edgar Wright Talks Scott Pilgrim Teaser Trailer» Empire 2010-04-06 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  28. Scott Pilgrim vs. The World DVDko extretako Musica documentala
  29. Scott Pilgrim Vs. The World Soinu-bandaren kredituak
  30. (Ingelesez) Goldberg, Matt (2010-05-25) «Edgar Wright, Michael Cera, and Jason Schwartzman On Set Interview SCOTT PILGRIM VS. THE WORLD - Read or Listen Here» Collider . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  31. (Ingelesez) Corliss, Richard (2010-08-15) «Box Office: Sly Preys on Julia, World Beats Pilgrim» Time ISSN 0040-781X . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  32. (Ingelesez) «'Scott Pilgrim vs. The World' Hits DVD and Blu-Ray November 9» /Film 2010-09-20 . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  33. «Video Archive Chart», Theofficialcharts.com, . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.
  34. Scott Pilgrim vs. the World . Noiz kontsultatua: 2019-02-24.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]