Edukira joan

Sebastian Albero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebastian Albero
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSebastián Ramón de Albero Añanos
JaiotzaErronkari1722ko ekainaren 10a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1756ko martxoaren 30a (33 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, organista eta klabezin-jotzailea
Musika instrumentuaorganoa
Klabizenbaloa

Musicbrainz: 8a1d54bf-8e43-4d1d-b01f-1965d2114f95 Discogs: 4907162 IMSLP: Category:Albero,_Sebastián Edit the value on Wikidata
Madrilgo Errege Kaperaren organista izan zen.

Sebastian Albero Añanos (Erronkari, Nafarroa, 1722ko ekainaren 10a - Madril, 1756ko martxoaren 30a) klabezin jotzailea ospetsua izan zen. Musikagile ere izan zen: beste lanen artean haren klabezinerako hogeita hamar sonata ezagutzen dira, 1978an argitaratutakoak. 1734an Iruñeko Andre Maria Erreginaren katedralaren abesbatzan sartu zen eta 1739 arte izan zen ikasle moduan. Madrilgo Errege Kaperan organista izan zen.

Sebastian Albero 1734an, hamabi urte zituelarik, Iruñeko Andre Maria Erreginaren katedralaren haur abesbatzan sartu zen; adin hori nahiko berantiarra zen eta, horregatik, pentsatzekoa da aurretik musika ikasketak bazituela. Han 1739 arte egon zen Miguel Vallsekin eta haren ondorengoa izan zen Andres Eskaregirekin, hau da, katedralaren kapera maisuarekin ikasten. Urte haietan bereziki teklatu eta konpozisio ikasketetan sakondu zuen.

1746an Madrilgo Errege Kaperan organista bezala aurkitzen dugu. Lanpostu horretan bere lan nagusia Fernando VI. erregerako musika egitea. do izan zen; hari eskaini zion , Obras para clavicordio y pianoforte lana, alegia. Madrilen beste musikagile ospetsuekin aritzeko aukera izan zuen, besteak beste, José de Nebra eta Domenico Scarlatti.

Sebastian Albero oso gazte hil zen, 33 urterekin. Hala ere, oso obra garrantzitsua utzi zuen, XVIII. medeko nagusietariko bat. Genoveva Gálvez kritikariaren arabera Alberoren sonatetan gero oso modan jarriko zen estilo melankolikoa antzeman daiteke. Haren obra bi eskuizkribuetan gordetzen da:

Musika Eskola

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Iruñeako musika eskola pribatu batek bere izena du.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]