Edukira joan

Sekeko gaztetxea

Koordenatuak: 43°22′41″N 2°58′48″W / 43.37815°N 2.980075°W / 43.37815; -2.980075
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sekeko gaztetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaSopela
Koordenatuak43°22′41″N 2°58′48″W / 43.37815°N 2.980075°W / 43.37815; -2.980075
Map

Sekeko gaztetxea Bizkaiko Sopela udalerrian dagoen gaztetxea da, 2010eko apirilaren 13an okupatu zena.[1] Eraikina errota zaharra izanik Gazte Asanblada Sopeloztarrak obrak egin zituen eraikina egokitzeko.

Eraikinak 3 solairu ditu eta Gobela ibaiaren parean dago kokatuta. Besteak beste, kontzertuak egiteko bi gune, hiru biltegi, bilera gela, sukaldea, barra, jangela, musika taldeentzako entsegu lokala, eta terraza ditu.

Hainbat ekintzen artean, gaztetxean, txalaparta eta sukaldaritza ikastaroak eskaintzen dira, eta aldizkako beste ikastaro, kontzertu eta ekitaldiak ere antolatzen dira. Azpimarragarriena igandero burutzen den "Domeka beroak" ekimena da, hanburgesa ezberdinak egiten dituztelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.