Selah Sue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Selah Sue
SelahSue 0.jpg
Bizitza
Izen osoaSanne Greet A. Putseys
JaiotzaLovaina1989ko maiatzaren 3a (32 urte)
Herrialdea Belgika
BizilekuaBertem
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaKU Leuven
Old University of Leuven (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, abeslaria, musikaria eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Selah Sue
Genero artistikoasoula
rhythm and bluesa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaBecause Music (en) Itzuli

selahsue.com
IMDB: nm3960245 Facebook: SelahSue Twitter: SelahSue Instagram: selahsue MySpace: selahsuemusic Souncloud: selahsue Spotify: 5Oc4knEQaid8K7AFqO5lHu Last fm: Selah+Sue Musicbrainz: fefeb63b-9430-4fe8-a332-0c400351af50 Songkick: 2292682 Discogs: 1993572 Allmusic: mn0002578112 Deezer: 400934 Edit the value on Wikidata
Selah Sue, 2018an.

Selah Sue (izen osoa Sanne Greet A. Putseys) (Leefdaal, Flandria, 1989ko maiatzaren 3a) Belgikako abeslari eta kantautorea da. Soul, reggae, pop, R&B estiloak jorratzen ditu. Bere aurreneko diskoak Europan zein Estatu Batuetan arrakasta handia izan zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanne Putseys Lovaina ondoko herrixka batean jaio zen, Flandrian. Hamabost urterekin gitarra akustikoa jotzen ikasi zuen eta kantuak konposatzen hasi zen. Hamazazpi urte zituela ekoizle belgikar batek "demo" bat graba zezan eskatu zion ondoren diskoetxe bateki n kontratua sinatzeko, baina berak uko egin zion, abestiak gehiago landu nahi zituen. Lovainako Open Mic-avond jaialdiko partehartzaile gazteena izan zen. Livoniako Unibertsitatean psikologia ikasketak egiten hasi zen baina musikari ere heldu zion, kontzertuak emanez eta abesti ezagun batzuen coverrak eginez.

2009an EP bat grabatu zuen, Black Part Love[1], eta Belgikako musika jaialdietan parte hartzeko aukera izan zuen, bai eta atzerriko jaialdi batzuetan ere, Herbeheretan, Frantzian eta Hungarian besteak beste. 2010 urtean bigarren EP-a kaleratu zuen, Raggamuffin izenekoa[2].

2011 urtean bere izen artistikoa daraman disko luzea argitaratu zuen. Berehalako arrakasta izan zuen Belgika, Herbehereak, Frantzia eta Suitzako musika zerrendetan goiko postuetan kokatuz[3]. 720.000 kopia saldu ziren Europan, erdia Frantzian, eta 2012an Estatu Batuetan atera zenean 400.000 deskarga izan zituen. Platinozko disko laukoitza (Belgikan), bikoitza (Frantzian) eta platinozko diskoa (Polonian) eskuratu zuen. Rolling Stone musika aldizkariak 2002ko aurpegi berrietako bat izendatu zuen eta urte berean Luxenburgoko errege ezkontzan jo zuen. 2012 amaieran Rarities izeneko bilduma diskoa plazaratu zuen.

2014an Alone EP-a[4] eta 2015ean Reason diskoa atera zituen. Belgikan urrezko diskoa izan zen. 2016an Eurovision Abesti Lehiaketan Belgikak aurkeztu zuen abestiaren egileetako bat izan zen.

2020 urtean EP berria atera du, Bedroom, eta aurreneko singlea You izan da[5].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Selah Sue (2011)
  • Rarities (2012) - bilduma diskoa
  • Reason (2015)

EP-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Black Part Love (2009)
  • Raggamuffin (2010)
  • iTunes Festival : London 2011 (2011)
  • Alone (2014)
  • Bedroom (2020)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Flemish Music Industry Awards[6]:
    • 2011: Hiru sari
  • European Border Breakers Award:
    • 2012: Publikoaren saria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Selah Sue - Black Part Love» ultratop.be (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
  2. «Selah Sue - Raggamuffin» ultratop.be (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
  3. «Discografie Selah Sue» ultratop.be (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
  4. (Frantsesez) «On connaît enfin la date de sortie de l'album de Selah Sue» Pure 2014-10-27 (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
  5. (Frantsesez) Pineau, marine. (2020-04-17). «Selah Sue annonce son nouvel EP avec You, un nouveau single» virginradio.fr (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  6. «Milow en Selah Sue kapen drie MIA's weg, Mauro beste muzikant» focus.knack.be 2011-12-11 (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Selah Sue Aldatu lotura Wikidatan