Semna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Semna mendebaldeko gotorlekuaren marrazkia

Semna, Egiptok Nubian zuen kokapen militar bat zen, Nilo ibaiaren bigarren urjauzitik eta Buhenetik 50 kilometro hegoaldera eta Mirgissako gotorleku txikitik 30 kilometro ingurura. Niloren mendebaldeko ibarrean zegoen, gaur egun, Batn al-Hajjar Sudango herria dagoen tokian. Hemen, Antzinako Egiptoko hegoaldeko muturrean, Semna amildegia zegoen, Niloren haranaren zatirik estuena. Kokapen estrategiko honetan, Egiptoko XII. dinastiako faraoiek, adobez eraikitako lau gotorlekuko multzo bat altxatu zuten: Semna, Kumma, Semna hegoaldea eta Uronarti (guztiak Nasser Lakuaren urek estalitakoak 1971n Asuango urtegia amaitu zenean). Semna, egiptoarrek, Inperio Ertainaren garaian, Nubian domeinatutako finkapenik hegoalderenekoena izan zen, eta bertan, aduana eta merkataritzako funtzio administratiboak egiten ziren.

Sesostris I.aren erregealdian (K.a. 1965-K.a. 1920)an erabiltzen hasi zen, Niloren mendebaldeko ertzean, eta Sesostris III.ak gotortu zuen K.a. 1850ean edo handik gutxira. Hiksoen inbasioaren garaian ebakuatua izan zen, K.a. 1650ean.

Niloko bigarren urjauziko gotorlekuak

Gotorleku hau, Kumma eta Semna hegoaldean eraikitako bi gotorlekuek babestuta zegoen, erresumaren hegoaldeko mugaren kontrola ziurtatzeko asmoz. Parean, Semnako urjauziaren ondoan, Kumma gotorlekua eraiki zen, eta, kilometro bat hegoalderago, Semna hegoaldea deituriko gotorlekua eraiki zen. Praktikan, trafiko guztia, Egipton Nilotik sartzen zenez, hau zen aduana geltoki batentzako tokirik egokiena. Egipton sartu nahi zuten itsasontzi eta langileak kontrolatzen ziren.

« Beltz bakar batek ere ezin du gainditu posizio hau, berarekin, idiak, ardiak edo ahuntzak ez badakartza. »


Semna eta Kummak, finkapen militar bezala ere balio izan zuten, non, Sesostris III.ak, Nubia inbaditzeko erabili zituen tropak kantonatu zituen. Bi gotorlekuetan, Inperio Berrian dataturiko tenplu, etxe eta nekropolien hondarrak daude, gutxi gorabehera, Amara eta Sesebisudia bezalako nubiar hirien garaikidea izango zena, bigarren urjauziko eskualdea, egiptoar inperioaren zati bihurtu zenean, mugagune batetara mugatu ordez.

Kumma gotorleku laukiluzea, Semnako L formaduna eta Semna hegoaldeko txikiagoa, George Reisner arkeologo amerikarrak ikertu zituen 1924 eta 1928 bitartean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Semna Aldatu lotura Wikidatan