Senar-emazteen sarkofagoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Senar-emazteen sarkofagoa
Villa Giulia - Sarcofago degli sposi.jpg
Jatorria
Sortzailea anonimo
Sorrera-urtea K. a. 520(e)ko hamarkada
Mugimendua Etruriar artea
Ezaugarriak
Materiala(k) Terrakota
Genero artistikoa talde eskulturala
Deskribapena
Kokapena
Lekua Villa Giulia
Bilduma National Etruscan Museum Itzuli

Senar-emazteen sarkofagoa (italieraz: Sarcofago degli Sposi), K. a. VI. mendearen amaierakoa, giza formako sarkofago etruriar bat da, 1, 14 metroko altuera eta 1,9 metroko zabalera duena, margotutako terrakotaz egina. Beste bizitzan, ohe batean etzaten ari den bikote ezkondu bat adierazten du (garai hartako pitxer greziarretan agertzen direnen antzeko eszena batean). XIX. mendean aurkitu zen, Cerveteri (antzinako Caere)ko nekropolian eginiko indusketa batzuetan.

Aurpegi irribarretsuek, almendra formako begiek eta mototxetan bildutako ile luzeak, ohearen oinen formez gain, eragin greziarra adierazten dute. Goi erliebeko soingainen eta berna zapalduen arteko kontrastea, tipikoki etruriarra da. Etruriar artistaren interesa, irudien goialdeko erdialdean finkatu zen, eta, bereziki, aurpegi hunkigarrietan eta beso keinukarietan.

Lan hau, Villa Giuliako Etruriar Museo Nazionalean erakusten da. Cerveteriko sarkofagoaren oso antzerakoa da, eta, beharbada, bi lanak, artista berak egingo zituen. Biek, gizon bat eta emakume baten arteko maitasuna islatzen dute, aurretik, kultura greziarren sekula ikusi gabeko irudia.