Villa Giulia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Villa Giuliaren fatxada

Villa Giulia Erroman dagoen villa bat da. Julio III.ak eraikiarazi zuen 1550 eta 1555 bitartean, garai hartan hiriaren muga zen tokian. Gaur egun, jabetza publikoko eraikin bat da, eta bertan dago Etruriar Museo Nazionala, arte eta tresna etruriarren bilduma ikusgarri bat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villa, Vigna Vecchia izeneko Erromako gune batean eraiki zen, Parioli mendiaren magalean kokatua, herriazpiko villa eta atseden leku bezala.

Diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villa Giuliaren ninfeoa

Aita santuak, arteen ezagutzaile handia, eraikinaren hasierako diseinua, Jacopo Vignolari enkargatu zion 1551n eta 1553 arte. Edozein kasutan, ninfeoa eta lorategien beste egitura batzuk, Bartolomeo Ammannatik diseinatu zituen, guztia, Giorgio Vasariren gainbegiradapean. Michelangelok ere hemen lan egin zuen. Julio III.a aita santuak, zuzeneko interesa izan zuen egitasmo honetan, eta diru asko gastatu zuen villaren edertasuna gehitzeko, arkitektura manieristaren adibiderik delikatuenetako bat bihurtu zena.

Jatorrizko eraikinaren zati txiki bat baino ez da mantendu kalterik gabe, Tiber ibairantz hedatzen diren hiru mahasti hartuz. Villak, ohi zen bezala, hiri sarrera bat eta landa sarrera bat zituen, eta, beraz, bi mundu hauen artean zegoen, funtsezko kontzeptua Erroman. 1553an eginiko domina batek, villa osoa erakusten du, baina sekula eraiki ez ziren bi kupulakin.

Eraikinaren alde hiritarra, bi solairuko fatxada ilun bat da. Bere erdian, garaipen arku landatar bat du, modu aberatsean xehetasunez betea, eta, alboetan bi badia simetriko dituelarik. Fatxada, ertz bakoitzean, pilastra dorikoekin amaitzen da. Eraikinaren atzealdeak, hiru patioetarako lehenera ikuspegia duen logia bat du. Atzealdean, bisitaria kasinatik sartzen da, eta multzoaren bihotzera darama: bi solairuko ninfeo bat. Haitzurdinezko estatuekin apaindutako logia estaliko egitura hau, erdialdeko iturri baten inguruan eraikia dago. Iturri hau, Fontana dell'Acqua Vergine, Vasari eta Ammannatik diseinatu eta eraiki zuten.

Casino della Vigna hala ezagutzen baitzen garai hartan, eta bere lorategiak, mahastien erdian kokatuak izan ziren.

Ondorengo historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martzelo II.a hil ondoren, bere ondorengoa, Paulo IV.a aita santuak, bildutako gauza guztiak konfiskatu zituen; villa zatitua izan zen eta eraikin nagusia eta lorategien zati bat, Kamera Apostolikoaren jabetza bihurtu ziren. 1769an zaharberritua izan zen, Klemente XIV.a aita santuaren ekimenaren ondorioz, berriz Italiak konfiskatua, 1870ean, eta Etruriar Museo Nazionalari emana XX. mendearen hasieran.

Koordenatuak: 41°55′06″N 12°28′40″E / 41.91833°N 12.47778°E / 41.91833; 12.47778

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Villa Giulia Aldatu lotura Wikidatan