Edukira joan

Sequoyah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sequoyah
Sequoyah, txerokien hizkuntzaren idazketa-sistemaren taula eskuan Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaTaskigi, 1770
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAlabama
Pope konderria
Fort Smith
Mexiko
Lehen hizkuntzaTxerokiera
HeriotzaZaragoza udalerria, 1843ko abuztua (72/73 urte)
Familia
AitaNathaniel Gist
Hezkuntza
HizkuntzakTxerokiera
Jarduerak
Jarduerakneografoa, asmatzailea, zilargina, hizkuntzalaria, errementaria eta merkataria

Songkick: 250233 Find a Grave: 16871717 Edit the value on Wikidata

Sequoyah (Taskigi, egungo Tennessee, c. 1770 - San Fernando, Mexiko, 1843ko abuztua), ingelesez George Gist edo George Guess izenekin ere ezaguna, txerokieraren idazketa-sistemaren sortzailea izan zen. Aita, Nathaniel Gist, ingelesa zuen, baina ama txerokia eta hark hezi zuen. Ez zuen inoiz ingelesez ikasi. Haren ustez, zuriak idazkerari esker nagusi ziren, eta 1809an txerokierazko alfabetoa eta idazketa lantzen hasi zen. Alfabeto silabiko bat egituratu zuen, eta hartarako tradizio txerokieran oinarrituriko piktogramak eta ingeles, greko eta hebreerazko alfabetoetako letrak ere hartu zituen. 1821ean 86 ikurreko silabario bat aurkeztu zuen eta, txerokiek onartu ondoren, haur txerokiak idazketa horretan ikasten hasi ziren eta liburuak eta kazetak argitaratu zituzten; idazketa-molde hark kultura txerokiari abantaila handiak ekarri zizkion.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]