Silabario

Wikipedia, Entziklopedia askea

Silabario hitzen silabak irudikatzen dituen idatzizko zeinuen multzoa edo zerrenda da, idazkera silabikoa. Silabako idazkera erabiltzen duten hizkuntzak dira japoniera, txerokiera, Kretako idatzi zaharretakoa eta orobat iberiera, eta idazkera kuneiformea duten zenbait hizkuntza.[1]

Amharera eta Indiako hizkuntza askok abugida motako alfabetoak dituzte. Mendebaldekoen ikuspegitik silabarioak dirudite baina ez dira, kontsonante eta bokaleentzat ikur ezberdinak erabiltzen dituztelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.