Seram

Seram[1] (lehen Ceram deitua), Indonesiako uharte bat da, Moluka uharteetan dagoena. 17.100 kilometro karratuko hedadura du, eta, bertako mendirik garaiena, Binaya Mendia da, 3019 metrorekin. Uharteko hiri eta porturik nagusiena, Masohi da.
Uhartea, Ternate eta Tidoreko gobernarien eraginpean egon zen Erdi Aroan; misiolari portugaldarrek bisitatu zuten XVI. mendean, tartean Frantzisko Xabierkoak. Tradizioaren arabera, santua Seramera bidean zela ekaitz handia jasan zuten. Ekaitza gelditzeko asmoz, bere gurutzea atera zuen, baina itsasora erori zitzaion. Hurrengo egunean karramarro batek ekarri zion berriro ere bueltan, eta erlikia horri Karramarroaren Kristoa deitzen zaio[2]. Herbeheretarrek hartzen duten bere kontrola XVII. mendearen erdialdean.
Moluka uharteetako gainontzeko uharteak bezala, Seram, Wallacen Lerroan dago, bere biodibertsitate aberatsagatik interes zientifiko handikoa dena eta Asia hego-ekialdea eta Ozeaniaren artean dagoena.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (kontsulta data: 2013-02-11).
- ↑ Fernández Gracia, Ricardo. “El Cristo del cangrejo de San Francisco Javier”, Diario de Navarra, 8 de abril de 2006, pág. 55. (kontsulta data: 2025-11-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Indonesiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |